Kolpez kolpe erritmoa esnatzen dut, sagarra hausten dut, baserriz baserri deitzen dut eta bat egiten dut gure lurraren taupadarekin, Amalurraren taupadarekin
Aurten, dantzaren bidez, bidaia bat egin nahi dugu gure kulturan hain garrantzi handia duen instrumentu honen jatorrira. Dantzariak, gure bailarako txalapartari gonbidatuek lagunduta, zure zain daude; gure erritmoak, ohiturak eta abar gogoratuz emozioz bete zaitezen.
Ongi etorri ttakun-ttakun jaialdira!
Txalapartari gonbidatuak: Maddi eta Naiara Urkixo, Argiñe Etxeberria.
DANTZA
ALTSASUKO EUSKAL DANTZA ESKOLA LANABESAK OFIZIOTIK DANTZARA…
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleek urte osoan zehar egindako lanen erakusketa bat eskainiko digute, non euskal dantza tradizionalak zein koreografia berriak ikusi ahal izango ditugun.
ALTSASUKO MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAKO IKASLEEN DANTZA EMANALDIAK
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleek urte osoan zehar egindako lanen erakusketa bat eskainiko digute, non euskal dantza tradizionalak zein koreografia berriak ikusi ahal izango ditugun.
VAIANA. Irantzu Gonzalez D.E.
Aurten, gure ikasleek bihotzaren eta ozeanoaren deia jarraitu dute Vaianan inspiratutako abentura magiko batean murgiltzeko. Koreografia bakoitzaren bidez, erritmoz betetako uharteak, emoziozko itsasoak eta benetan garenak izatera bultzatzen gaituen askatasun haizea aurkituko ditugu. Vaianak bezala, gure taldeek ere ahalegin, dedikazio eta grina handiz nabigatu dute ikasturte osoan zehar, eta gaur bidaia zoragarri horren emaitza zuekin partekatzeko unea da.
Presta zaitezte nortasunaz, ausardiaz eta naturarekiko loturaz hitz egiten duen istorio baten musika, kolore eta energiarekin disfrutatzeko. Denok daukagulako izar bat gidatzen gaituena... eta leku bat munduan guk bakarrik deskubri dezakeguna.
"Ozeanoak denok konektatzen gaitu".
ZGB MUSIKALA
Ikasketa bidaia, sare sozialen arriskuak eta maitasun istorio bat dira Altsasuko Institutuak aurkezten duen lehen musikalaren osagai nagusiak.
Ikuskizun paregabe honetan, DBH 4ko ikasleak dantza egitera, abestera, interpretatzera eta musika jotzera ausartuko dira, kolorez, dibertimenduz eta eduki sozialez betetako ikuskizuna eskainiz.
Argudioa sinplea da: ikasle talde bat Andaluziara joanen da ikasketa-bidaiara, baina txangoetako batean bi ikaslek argitaratutako argazki batzuek kaosa eragiten dute. Hori dela eta, ikasleek sare sozialen arriskuei edo mezuen biralizazio azkarrari buruz hausnartu ahal izango dute.
TODO ESTE RUIDO
DNA. Nafarroako Dantza Garaikidea
Erakustaldiak
Todo este ruido bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da, zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak dituena iturri, baina ez bakarrik: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak ere lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezagun hori. Oro har, gizakiaren jatorria, mundu honetara nola iritsi garen, etorkizunean zer etorriko den, arakatzen du obrak. Azken batean, balizko etorkizun bat marrazten duen poema dantzatua da, denboran zeharreko bidaia planteatzen duen itxaropen kantu bat.
DEADPAN KARAOKE
Prestatu zaitez umorea, musika eta kritika soziala uztartzen dituen antzerki-proposamen berritzaile eta dibertigarri baterako. Hori guztia Marián Bañobrek interpretatutako bakarkako ekitaldi batean. Posible al da maitasuna bizi garen gizarte tardokapitalista honetan? Barre egin eta egungo gizartearen alderdirik kontraesankorrenetako eta zentzugabeenetako bati buruzko hausnartu ahal izango dugu Camino Escena Norte programaren 3. edizioan, zeinak oraingo honetan Galiziako antzerki-eszenara hurbiltzen gaituen.
TXALAPARTA
Txalaparta Kukai Dantza eta Jesus Rubio Gamo koreografoaren arteko topaketatik sortutako lan berria da. Ez du mugarik, askatasun-eremua da. Zazpi interprete errotiko murgiltzen dira dantzaren eta haiekiko ikuspegi garaikide baten arteko topaketak proposatzen duen espazio emozionalean. Lurretik sortzen den, orainean durundi egiten duen eta ahots eran euri-jasan erortzen den erritmoa, memoriaren eta geroaren eraikuntzaren artean eraikitako gorputzen gainean.
HARIA. Irantzu Gonzalez Dantza Eskola
Sarrera salmenta:
– Familiak: ekainaren 5etik aurrera, 16:45ean, Iortia Kultur Etxeko leihatilan.
– Ekainaren 12tik aurrera, sarreren salmenta liberatuko da eta leihatilan zein URLan erosi ahal izango dira.
– Txarteldegiko ordutegia: 12:00 – 13:30 / 17:30 – 20:00
HARRY POTTER. Irantzu Gonzalez D.E.
Sarrera salmenta:
– Familiak: maiatzaren 22tik aurrera, 16:45ean, Iortia Kultur Etxeko leihatilan.
– Maiatzaren 29tik aurrera, sarreren salmenta liberatuko da eta leihatilan zein iortiakultura.com webgunean erosi ahal izango dira.
– Txarteldegiko ordutegia: 12:00 – 13:30 / 17:30 – 20:00