Lehenengo alaba izan bazen, orain ama da. Vuelta a casa de mi madre 2 komedia frantses ezagun honen bigarren emanaldia da. Oraingo honetan, Jacqueline da, apartamentua berritzen ari dena eta, Carole alaba zaharrenarekin eta suhiarekin egun batzuk bizitzera joan behar izan du eta zoritxarrez, bikote-terapiaren erdi-erdian daude. Dagoeneko Jacqueline etxeko beste bat da. Hilabete batzuk daramatza bikotearen etxean eta ez dirudi alde egin nahi duenik.
ZINEFORUMA
LA FAMILIA ADDAMS 2
La familia Addams (2019) animaziozko filmaren jarraipena da. Morticiak eta Gomezek osatzen duten familia berezi eta makabrora itzultzen da, bere bi semeekin, Asteazken nerabearekin eta Pugsleyrekin batera. Gainera, familia osatzeko, osaba Fetido alaia eta kaotikoa eta amona Addams daude. Bigarren zatia, lehendabizikoa bezala, Charles Addamsek, 1933an The New Yorker aldizkarirako sortutako binetak oinarri gisa hartuta egina dago.
LA FAMILIA BLOOM
Sam Bloom zoriontsu bizi da senarrarekin eta hiru seme-alabekin.Istripu baten ondorioz Sam elbarri geratuko da. Bera eta bere familia egoera berrira egokitzeko borrokan ari diren bitartean, ezusteko aliatu bat agertuko da euren bizitzan, txori zauritu bat, hain zuzen. Penguin izena jarriko diote, bere lumajearen koloreagatik. Animalia entretenimendu handia izango da familiarentzat, eta aldaketa nabarmena eragingo du Samen egunerokoan, berriro bizitzen irakatsiko baitio.
UN ESPÍRITU BURLÓN
Charles eleberri beltzeko idazle ospetsua da, eta sormen-blokeoa jasaten ari da. Hura gainditzen laguntzeko, Ruthek, bere emazteak, hitzordua eskatuko du medium batekin, eta mediumak Charlesen lehen emaztea, Elvira eder eta jeloskorra, deituko du. Berarekin eternitate osoa pasatzeko, Charles hil nahi du Elvirak, baina, Charles hil egin beharrean, Ruth hilko da. Elviraren eta Ruthen espirituak elkartu egingo dira Charlesen bizitza infernu bihurtzeko.
ENTRE ROSAS
Evek munduko arrosarik ospetsuenak sortzen zituen, baina orain modaz pasatuta dago, saminduta eta porrot egiteko zorian. Verari, bere laguntzaile leialari, ideia zoro eta distiratsu bat bururatzen zaio, euren bizitzak betiko alda ditzakeena.
LIBERTAD
XIX. mendearen hasieran, eta heriotzara kondenatuta 17 urte kartzelan igaro ondoren, Lucia la Llanera bidelapur ospetsuari azkenean indultua iritsiko zaio, eta kartzelatik aterako da. Haurdun zegoela sartu zen espetxera, eta bere semeak, borreroaren laguntzaile gisa bizimodua ateratzen duenak, ez du beste mundurik ezagutu presondegiko harresiena baino. Baina kartzelatik irten arren, ama-semeek ezin izango dute askatasun osoaz gozatu, gobernadorearen bidelapurrak eta eskopetariak euren atzetik izango baitituzte denbora guztian.Enrique Urbizuren Movistar+ filmerako izen bereko seriearen film osagarria zinemetarako, fitxa propioarekin.
PETITE MAMAN
Nellyk 8 urte ditu eta amona galdu berri du. Gurasoei ama hazi zen etxea husten laguntzen dien bitartean, intriga bidez esploratzen du inguruko basoa, non ama txikian jolasten baitzen. Han, Nellyk bere adineko beste neska bat ezagutzen du, eta bien artean berehala sortzen den loturak adiskidetasun zoragarri bati bide ematen dio. Elkarrekin txabola bat eraikiko dute basoan eta, jokoen eta konfidentzien artean, sekretu liluragarri bat azaleratuko dute. Familiako inguruabarrak gorabehera, bidaia abentura zirraragarri bihurtzen da Nellyrentzat. Bere amaren haurtzaroko unibertsoa deskubrituko du, eta harekin modu magikoan eta ezohikoan konektatu ahal izango da.
SUPERNOVA
Sam eta Tusker bikotekideak dira duela 20 urtetik hona. Sam (Firth) piano-jotzailea da, eta Tusker (Tucci), idazlea. Ingalaterran barrena bidaiatuko dute beren furgoneta zaharrean, lagunak, senideak eta iraganeko lekuak bisitatzeko. Duela bi urte Tuskerri fase goiztiarreko alzheimerra diagnostikatu ziotenetik, elkarrekin ematen duten denbora da duten gauzarik garrantzitsuena.
TITANE
Aurpegia mailatuta zuen gazte bat aurkitu dute aireportu batean. Adrien Legrand duela 10 urte desagertu zen haurra dela dio. Aitarentzat (Vincent) amesgaizto luze baten amaiera da, eta etxera eramaten du. Aldi berean, hainbat hilketa ikaragarri gertatzen dira eskualdean.
PREPARATIVOS PARA ESTAR…
Márta, una neurocirujana de 40 años, se enamora. Deja atrás su brillante carrera en los Estados Unidos y regresa a Budapest para comenzar una nueva vida con el hombre que ama. Pero el que para ella es el amor de su vida afirma nunca haberla conocido antes