DRIVE MY CAR

Drama pertsonal batetik errekuperatzeko gai ez izan arren, Yusuke Kafuku aktore eta antzerki zuzendariak "osaba Vania" obra Hiroshimako jaialdi batean muntatzea onartu du. Han, Misaki ezagutuko du, txofer izendatu duten gazte isila. Joan-etorriak egin ahala, gero eta zintzoago hitz egiten dutenez, iraganari aurre egin beharko diote biek.

EL SASTRE

Jostun ameslari bat, hondamenaren zorian, bere bizitza berrasmatzen eta Atenasko andregaiei bizitza alaitzen saiatzen da. Nikos familiaren jostundegiko teilatupean bizi da. Bankuak jostundegia bahitzeko mehatxua egiten duenean eta aita gaixotzen denean, Nikos ekinean hasten da, gurpil gaineko jostundegi zoragarri baina bitxi batekin, bere burua berrasmatzea lortzen du, Atenasko emakumeei estilo eta konfiantza emanez soineko ederrez.

UNA LIBRERÍA EN PARÍS

Vincenzok bere bi amodioei eskaintzen die denbora guztia: Parisen duen liburu-dendari eta Albertine alabari. Bere bizitza lasaitasun gozo batek markatzen du, harik eta egun batean Yolande dendan sartzen den arte, Yolande emakume oparo, xelebre eta dibertigarria ezagutzen duen arte, alegia. Haren energiaz eta edertasunaz liluratuta, Vincenzori berriz loratuko zaizkio denbora gehiegi erreprimitzen daramatzan emozioak, eta zalantzan jarriko du bere bizitzari aurre egiteko modua.

EL ESPIA HONESTO

Franz Walter zientzialari handinahiak Alemaniar Errepublika Demokratikoaren kanpoko inteligentzia-zerbitzuarentzat lan egitea onartu du, eta sistemarekiko erabateko leialtasuna agindu, unibertsitatean katedradun kargua hartu ahal izan arte. Franz, laster behartuta egongo da oso egokiak ez diren praktikak erabiltzera bere nagusien eskaerak betetzeko: telefono bidezko zaintza eta entzuketak, faltsututako gutunak eta diagnostikoak, xantaiak eta presio psikologikoak. Baina hori Franzek jasan dezakeena baino gehiago da, eta istorioa bat-batean guztiz aldatuko da.

EL PACTO

Berrogeiko hamarkadaren amaiera. 63 urteko Karen Blixen idazlea arrakastaren gailurrean dago eta badirudi Literaturako Nobel Saria irabaziko duela. Afrikako etxalde ospetsuari uko egingo dio Danimarka jaioterrira itzultzeko. Eta bere bizitzako maitasuna galdu ondoren, Karenek bere burua literatur sentsazio gisa berrasmatu du. Jenio isolatua izaten jarraitzen du. Hala ere, bere bizitza kolokan jarriko da 30 urteko poeta talentudun bat ezagutzen duen egunean. Karenek literatur munduan arrakasta izatea aginduko dio poetari, trukean baldintzarik gabe obeditzen badio, baita horretarako dena galdu behar badu ere.

EN UN MUELLE DE NORMANDIA

Marianne Winckler idazle ezagunak lan ezegonkortasunari buruzko liburu bat idaztea erabaki du, errealitate hori bertatik bertara biziz. Horretarako, bere nortasuna ezkutatuz, garbitzaile lana lortuko du Normandiako herri batean, Frantziako iparraldean, eta gainerako kideek ezagutzen ez duten bizitza bat deskubrituko du, non irabazitako edo gastatutako euro bakoitzak garrantzitsua den. Esperientzia gogorra izan arren, lankideen arteko elkartasunak adiskidetasun harreman sendoak sortuko ditu Marianneren eta haien artean. Elkarri laguntzeak adiskidetasunera darama eta adiskidetasunak konfiantzara, baina zer gertatzen da konfiantza horrekin egia argitara ateratzen denean?

DELICIOSO

DELICIOSO k XVIII. mendeko Frantzian kokatzen gaitu. Frantziako Iraultzaren hasieran, etxe noble baten ospea mahaiaren kalitatearen mende dago batez ere. Manceron sukaldari trebea kaleratu du Chamforteko dukeak, eta sukaldean aritzeko gogoa galdu du. Baserrira itzultzea erabaki du.' Han Louise misteriotsua ezagutu du, sukaldaritzarekiko grina itzuli dio eta Frantziako lehen jatetxea irekitzen lagundu dio.'

100 DIAS CON LA TATA

Miguel Ángel Muñoz aktorearen gurasoek "Tata"ra (Luisa Cantero) jo behar izan zuten, semearen kargu egiteko, haiek lanean jarraitzeko. Ordutik ez dira inoiz bereizi. Baina Tatak hainbat osasun-arazo izan ondoren, Miguel Ángel konturatu da bere maitasun-istorioa amaitu egin daitekeela, eta egiteko dituen gauza guztiak gauzatzea erabaki du: bidaia bat, Luisaren jatorria ezagutzea eta film bat elkarrekin filmatzea. Pandemia dela eta, ezerezean geratu da abentura hori baina, inoiz baino gehiago elkartuko dira, eta inoiz baino gehiago gozatuko dute elkarrekin pisu txiki batean 100 egunez. Miguel Ángel Muñozen opera prima, 27. José María Forqué Sarietan izendatua, “Film luze dokumental onena” eta “Zinema eta Balioetan oinarritutako Hezkuntza Saria” kategorietan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad