Franz Walter zientzialari handinahiak Alemaniar Errepublika Demokratikoaren kanpoko inteligentzia-zerbitzuarentzat lan egitea onartu du, eta sistemarekiko erabateko leialtasuna agindu, unibertsitatean katedradun kargua hartu ahal izan arte. Franz, laster behartuta egongo da oso egokiak ez diren praktikak erabiltzera bere nagusien eskaerak betetzeko: telefono bidezko zaintza eta entzuketak, faltsututako gutunak eta diagnostikoak, xantaiak eta presio psikologikoak. Baina hori Franzek jasan dezakeena baino gehiago da, eta istorioa bat-batean guztiz aldatuko da.
Frontoiko zeharbidea, z.g.
31800, Altsasu, Nafarroa
Tf.: 948 56 42 72