Nafarroako Pirinioetako basoetan isolatutako naufrago baten istorioa kontatzen du. Naturarekin eta haren haurtzaroarekin adiskidetzea du helburu, eta haren ardatz nagusia zain egotea da.
ZINEFORUMA
LAS COSAS QUE DECIMOS, LAS COSAS QUE HACEMOS
Daphné, embarazada de tres meses y de vacaciones en el campo, acoge como huésped a Maxime, primo de su pareja, François, que ha tenido que volver a París para cubrir a un compañero hospitalizado. Durante cuatro días, esperando el regreso de François, Daphné y Maxime se van conociendo y desarrollando cierta amistad, contándose sus respectivas experiencias sentimentales
DAMAS DE HIERRO
Inkerik 75 urte ditu, eta senarra etxeko lorategian lurperatzeko asmoa du, zartaginarekin jota hil berri duena. Bizitza osoa kartzelan emango duela jabetuta, Sylvi eta Raili ahizpekin azken bidai zoro bati hasiera emango dio.
TIERRAS ALTAS
1919an, Australiako iparraldean, poliziaren lanak aborigenak suntsitzen amaitzen dira maiz. Matxinada baten aurrean, armadako tiratzaile ohi batek bere betebeharraren eta zuzenekoaren artean aukeratu behar du.
Y LLOVIERON PÁJAROS
Mundutik alde egin eta Kanadako basoetan bizitzea aukeratu duten hiru zaharren istorioa da hau. Sute handi batek eskualdea mehatxatzen duen bitartean, norbait ezkutalekuraino iristen da: “Boychuck” izeneko baten bila dabilen argazkilari gazte bat. Eta ez da bakarra. Handik gutxira, 80 urtetik gorako emakume bat ageruko da, eta aztoratu egin ditu beraien bizitzak. “Boychuck”en historia pinturen bidez ulertzen saiatzen diren bitartean, gauza harrigarri bat sortuko da beraien artean.
Hizkuntza: Gaztelera
DATING AMBER
1980ko hamarkadako Irlandan, Eddie (O'Shea) eta Amber (Petticrew) lagun minak, bikotekide direla ustearazten diete lagunei, institutuan duten sexu-joerari buruzko zurrumurruak uxatzeko.
Hizkuntza: Gaztelera
EL AGENTE TOPO
Romulo ikertzaile pribatua da, eta ama zahar-etxe batean jasotzen ari den tratuagatik kezkatuta dagoen emakume baten kasua iritsi zaio. Leku horretan zer gertatzen ari den jakiteko, Sergioren laguntza izatea erabaki du. 83 urteko gizona da Sergio, eta espioi gisa erabiliko du asilo horren barruan. Era guztietako probak biltzen saiatzen den bitartean, hainbat bizilagunen lagun egin da. Hala, konturatu da bilatzen ari ziren egiak ez duela zerikusirik susmatutakoarekin.
Hizkuntza: Gaztelera