TARARA (Euskaraz)

Max 2023 sarietako 7 hautagaietarako izendatua , «La Tarara» antzezlanak poesiaren dardarak astindutako thriller bokazioa duen testu bat aurkezten digu. Obra hau barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari buruzko ipuina da, desberdintasunari egindako kantu bat, non Txanogorritxok, azkenean, biolina jotzen dien otsoei. Bilboko San Frantzisko auzoan hazi zen Rosa, Liszt eta biolina jotzen laguntzen dioten beste musikagile zenduak ikusten omen dituen neska biolin-jotzailea. La Tararak, gauez lan egiten duen emakume prostitutak, bere mamuen aurkako borrokan laguntzen dio. Oso ekoizpen handia da, sei aktore aritzen baitira agertokian. Arriaga Antzokian estreinatu zen eta dagoeneko Gayarre, Victoria Eugenia eta Principal antzokiak bisitatu ditu.

JON PLAZAOLA. TU-TUM PLATZ!

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

LATAS

D 'Click konpainiak Aragoiko zirku ikuskizun onenaren saria irabazi du "Latas" lanarekin. Hiru akrobataren ekintza da. Haiek euren munduan bizi dira, metala, harea eta oso ur gutxi dagoen munduan. Mastaz gain, zirku-diziplinak uztartzen ditu lanak, hala nola akrobazia, malabarismoa edo objektuen manipulazioa. Baina askoz gehiago dauka, eta hor datza bere arrakastaren gakoa. Zirku garaikideko erreferentziazko konpainia honek ikuskizun bat sortu du, benetako oparia dena familia, gazte eta helduentzat.

EL SONIDO OCULTO

Broadwayko egonaldi arrakastatsuaren ondoren, New Yorken publikoa eta kritika astindu dituen thriller psikologiko liluragarri hau dator. Toni Acosta -sei saritarako izendatua- hainbat telesailetan parte hartzeagatik ezaguna den aurpegia, eta Omar Ayuso ariko dira agertokian, eta Julia unibertsitateko irakaslearen eta Hugo bere ikaslearen larruan sartuko dira. Lan honetan ezer ez da ematen duena, eta fikzioaren eta errealitatearen arteko lerroa ia ikusezina da. Inor epel utziko ez duen antzezlana.

666 – Yllana

666an, Yllanak umore beltz, zentzugabe eta garratzaren dosi handiagoa ematen dio bere ohiko lan komiko bisualari, hitzik erabili gabe, gizakien alderik ilun eta gaiztoena erakusteko.
Lau konbikto beldurgarri iristen dira heriotzaren korridorera, erahilak izateko. Konbiktu horiek beren egoera berrira egokitzeak, haien arteko bizikidetza amorragarriak, zaindariekin dituzten harremanek eta jasaten dituzten exekuzio tamalgarriek hainbat eszena dantesko, kontrolaezin eta zentzugabe sorraraziko dituzte, heriotzaren korridorea bat-bateko infernu bihurtuz. Gozatu 666ko umore makabroarekin, keinuzko antzezlanarekin.

LOTI EDERRAK (Euskera)

Glu Gluk ipuin klasiko baten aldeko apustua berria egin du, belaunaldi guztientzat hain ezaguna den “Loti ederra”. Bertsio berri honen gai nagusia gazte eta umeentzako obsesio bihurtutako edertasun kanonen arriskua da. Fisikoarekiko kezkak gero eta gehiago baldintzatzen du haurtzaroko eta nerabezaroko bizimodu osasuntsua eta, gainera, diskriminaziorako erabili ohi da. Antzezlan berri honekin ipuinen fantasia eta magiarekin haur-bizitza osasuntsuago, bidezkoago eta zoriontsuago baterako osagaiak agertu nahi ditugu. Eta nola ez, ez dira faltako musika, dantza eta antzerki-jolasa.

DOJI – Brodas Bros

Brodas Bros Bartzelonako Dantza eta Hiri Kulturako Nazioarteko Konpainia Altsasura itzuli da, ikusizko eszenografian aitzindaria den Desilence taldearekin batera. Biek indarrak batzen dituzte elkarrekin "Doji" sortzeko, kolorea, erritmoa, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizun basatia. Lana familia osoarentzat da egokia.
"Doji" k energia ikaragarria, koreografia ikusgarriak eta positibismo liluragarria ditu. Proiekzio interaktibo, inprobisazio edo ezinezko koreografiei esker, ikusleek ez diote amets egiteari utziko lanak irauten duen bitartean. Utziko diezu kontatzen?

HAIZE TXIKIAK BANDA ABESBATZA

Duela bi urte jaio zen Sakanako Haize Txikiak musika banda, Haize Berriak bandaren eskutik, eta dagoeneko laugarren egonaldian daude.
Oraingoan, Mikel Emezabalen zuzendaritzapean egongo dira gure gaztetxoenak. Musika bandako instrumentugileaz gozatzeaz gain, Sakanako Musika eskoletako koruak eta Etxarri Aranazko koru txikia ere taularatuko dira eta beraien ahotsaz gozatuko dugu ere.Bandarako idatzita dauden hainbat obretaz gain, abesti herrikoi politenak disfrutatzeko aukera eskainiko digute baita

LA ERMITA

Emmak (Maia Zaitegi) herriko ermitan mendeak harrapatuta dagoen neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du. Saiatu egingo da Carol (Belen Rueda) konbentzitzen— sineskaitza eta medium faltsua bera— mamuekin hitz egiten irakats diezaion. Haren laguntza izango da bide bakarra gaixo duen amarekin elkartuta jarraitzeko, hura hiltzen denean. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da.

ANATOMÍA DE UNA CAIDA

Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezingo du argitu suizidioa edo homizidioa den. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak beren arteko harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad