FAMILIA ANTZERKIA
TXIKI (Euskera)
Mayak, azkenaldian, konfiantza galdu du bere buruarengan: lagunek ez dute balioesten, eskolaz aldatzeko beldurrak geldiarazten du, familiak ez dizkio bere kezkak fidatzen. Uste du ez dela besteak bezain indartsua eta txikia sentitzen da. Baina, gainera, Maya etxe zahar bateko hormen artean ezkutatutako mundu ñimiño bateko biztanle ñimiño bat da!...
Hori gutxi balitz, jakin ezazu bere mundua arriskuan dagoela. Indarra hartzeko eta ekiteko garaia da. Maya txikia izan arren boteretsua dela frogatzeko garaia da..
Musikal bikaina. Helduen balioak dituen haurrentzako istorioa
ARRAIN BAT BEZALA
Martziali beti gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian lasaitasunaz gozatzen. Baina azkenaldian badirudi arrainek ihes egiten diotela, agian apur bat despistatuta dabil… Kalean ez da seguru sentitzen, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu bere eguneroko xehetasunak gogoratzen.
Arrain bat bezala memoria nola lausotzen den, Martzialen iragana eta oraina nola urtzen diren eta errealitate berri batera nola iristen diren aztertzen du. Poesia bisuala eta musika uztartzen duen ikuskizuna. Sentsibilitatez, maitasunez eta itxaropenez oroimen galtzearen inguruko istorioa da.
LATAS
D 'Click konpainiak Aragoiko zirku ikuskizun onenaren saria irabazi du "Latas" lanarekin. Hiru akrobataren ekintza da. Haiek euren munduan bizi dira, metala, harea eta oso ur gutxi dagoen munduan. Mastaz gain, zirku-diziplinak uztartzen ditu lanak, hala nola akrobazia, malabarismoa edo objektuen manipulazioa. Baina askoz gehiago dauka, eta hor datza bere arrakastaren gakoa. Zirku garaikideko erreferentziazko konpainia honek ikuskizun bat sortu du, benetako oparia dena familia, gazte eta helduentzat.
LOTI EDERRAK (Euskera)
Glu Gluk ipuin klasiko baten aldeko apustua berria egin du, belaunaldi guztientzat hain ezaguna den “Loti ederra”. Bertsio berri honen gai nagusia gazte eta umeentzako obsesio bihurtutako edertasun kanonen arriskua da. Fisikoarekiko kezkak gero eta gehiago baldintzatzen du haurtzaroko eta nerabezaroko bizimodu osasuntsua eta, gainera, diskriminaziorako erabili ohi da. Antzezlan berri honekin ipuinen fantasia eta magiarekin haur-bizitza osasuntsuago, bidezkoago eta zoriontsuago baterako osagaiak agertu nahi ditugu. Eta nola ez, ez dira faltako musika, dantza eta antzerki-jolasa.
AURKITU GABEKO ALTXORRA
Niko, gure protagonista, lo seko geratu da Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen. Lo hartu eta gutxira, ia gauero bezala, lagun piratekin bat egin du altxorrak aurkitzeko eta gizarte zintzoagoa, berdintasunezkoa, anitza eta aurreiritzirik gabea eraikitzeko. Amestutako ikuskizuna, zirkua, antzerkia, maitasuna eta umorea barne hartzen dituena.
IZADI
Izadi naturari egindako kantu bat da, bereziki haur txikienei zuzendua, dantza ikuskizuna, objektuen eta txotxongiloen antzerkia. Irudi iradokitzaileen hedapen ederra, bisualak nahiz soinuzkoak, denak poetikoak, begirada harrapatu eta eszena zeharkatzen duen korronte lirikoan murgiltzen zaituztenak.
ENE KANTAK
Eneko eta Nerea eskolara itzuliko dira. Eskolako lehen eguna da, eta denak urduri daude.
Musikaz, dantzaz eta barrez betetako abentura berri honetan emozioen festan parte hartzeaz gain, emozioak kudeatzen ikasiko dugu.
VIAJE A OZ, el musical
Dorak, musikalaren protagonistak, Ozera bidaia bat hasiko du, eta bertan deskubrituko du benetan zerk egiten duen zoriontsu. Proposamen honek ezagutza pertsonalerako bidaiaren balioa, Frank Baum-en klasikoko pertsonaia eta eszenatoki atseginak eta musikalaren berezko musika-ikuskizun handiak uztartzen ditu.
Trencadís Produccions, familiaren antzerki musikalaren Companía erreferentea da; bere muntaia guztiek sariak jaso dituzte eta kritikaren eta publikoaren errekonozimendua dute.
GOT RHYTHM
De 5 a 12 años y público familiar.
El famosísimo concurso de talentos Got Rhythmbusca nuevos artistas con diferentes habilidades rítmicas.
En el casting, se verá cómo los variopintos candidatos con sus variopintas habilidades se quedan pequeños al lado del público, que, de manera inesperada, se convertirá en el aspirante más sólido a ganar esta nueva edición de Got Rhythm.
Ikuskizun original, dinamiko eta dibertigarria. Protagonista nagusia ikuslea izango da. Era berean, publikoak, energia-xahutze handiaz eta adierazpen erritmiko ugariz disfrutatu ahal izango du, hala nola, gorputz-perkusioa, claquea, beatboxa, perkusio akustikoa, elektronika eta egunerokoak (kasu honetan, perkusiozko instrumentu gisa erabiltzen diren eguneroko objektuak).