MAGO SUN: HOUDINI, LA MAGIA DE LA TV

Disney Channel-ek emititzen duen “Houdini kluba” telesaioaren maguak HOUDINIREN MAGIA ikuskizuna aurkezten digu.
Bertan, igarkizunak, agerpenak, desagerpenak ez dira faltako eta nola ez, ur tanketik ihes egin beharreko saio zoragarria, ezinezkoarekin amets egiteko eta ilusioa berriz izan dezagun lortuko duena.

JOSEBA SARRIONANDIA Hitzen libertatea

Guaixe Fundazioak 30.urte bete ditu eta ospatzeko, Joseba Sarrionaindia Altsasura gonbidatu du.

Joseba Sarrionandia ibilbide luze-luzeko idazle ezagun eta oparoa da.
Hasmentan poesia eta ipuingintza landu bazituen ere, denboraren poderioz itzulpengintza, eleberrigintza eta entsegugintzari heldu die, obra eskerga eta zoragarria ostatuan duelarik.
Iortian eskainiko duen solasaldian literaturaren inguruko hainbat jakingarri eta kontu bitxi ekarriko ditu hizpidera, Izaskun Etxeberriaren eskutik.

Bukatutakoan, otamena izango da. Zatoz gurekin ospatzera!

JEFF TOUSSAINT. El hipnotista

Hipnotista Jeff Toussaint hipnosiaren artista ospetsuaren lehen hiru ikuskizunetako nabarmenena biltzen duen ikuskizun magistrala da: Una pequeña noche hipnótica, Reflejos del subconsciente eta Intruder. Ekoizpen honek bere jenialtasun artistikoaren gailurra irudikatzen du, Jeff Toussaint Europako hipnotismoaren adierazlerik handienetako bat bihurtuz. Emanaldi guztietan erabateko arrakasta lortu du, bai familiari zuzendutako aurkezpenetan, bai liluratu dituen ekitaldi korporatibo ugarietan.
Hipnotistak jendea harridurazko unibertso batera eramango du, non giza adimenaren botere paregabea aurkituko duten. Umorez eta misterioz beteriko ikuskizun liluragarri baten bidez, Jeffek hipnosi kolektiboaren benetako esperientzia bat sortzea lortuko du, inor axolagabe utziko ez duena. Beti boluntarioen eta ikusleen errespetua zainduz, ekitaldi bakoitza entretenimenduzko eta lilurazko maisulana da.
Aurrekaririk gabeko ikuskizun honetan, ikusleak eszenatokiko boluntarioen adimen sortzaile miragarriaren lekuko izango dira, eta beren buruetan ezkutatuta duten potentziala ere piztuko dute. Sugestioaren eta irudimenaren ahalmenek bat egingo dute ballet hipnotiko batean, eta ikusleak zur eta lur utziko dituzte giza adimenaren sakontasunarekin.
Jeff Toussaint hipnosiaren benetako maisua da; haren abilezia eta trebetasuna beste batzuek imitatu dituzte, arrakastarik gabe. Bere aparteko talentuak eta ikuspegi berritzaileak bere eremuko erreferente eztabaidaezin bihurtu dute.
Sar zaitez Hipnotistaren mundu liluragarrian eta aurki ezazu hiru ikuskizun mitikoren elkartzean datzan magia! Ezin galduzko ekitaldia dugu hau, non adimena protagonista bihurtzen den eta esperientzia harridurazko eta entretenimenduzko odisea.

MOMOTXORROAK KAOS BATEN ISTORIOA

Andra Mari dantza taldeak produzitutako dokumentala

Ohitura zaharrei zegokioenez, Altsasuko inauteria, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat da. XX. Mende hasieran egin zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten inauteri horien oroitzapenak.
Dokumentalaren proiektu honetan, berreskurapenaren nondik norakoak jasoko dira eta prozesu hori nolakoa izango zen kontatuko dute berreskuratze prozesu horretan ibilitakoek, baita inauterietako pertsonaietaz eta hauen sinbologiaz arituko dira. Momotxorroak, ereintza, juantranpas…
1978an antzeztu zuen Andra Mari taldeak lehenengoz Altsasun eta horrek herritarren kontsientziak astindu zituen, zaharrenek beldurrez oroitzen zuten inauteri horiek, gazteenek berriz, hau berpizteko gogotan zeuden. Hainbat Altsasuarrek Andra Marikoek egindako lanaz baliatuz 1982an plazaratu zuten lehen aldiz. Ordutik aurrera urtero ospatu dira inauteriak eta Euskal Herriko inauteri ospetsuenetariko bat bilakatu izan da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad