Glu Glu taldeak Erbia eta Dortoka alegia mitikoa taulara eramango du. Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute, haien irudimena garatzen baitute. Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo dute.
Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute.
Histórico
WAR BABY (YLLANA)
WAR BABY ikuskizun dibertigarria da, umorez, gag bisualez eta erokeria komikoz betea, baina badaki, era berean, komedia armatzat erabiltzen, gerraren zentzugabekeria salatzeko.
WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik… Horra hor Yllanak gerraren aurka egindako WAR BABY satira honen oinarriak.
BISONTE MASTODONTEAREN BILA
Historiaurreko paisaiak birsortzen dituen eta panpina handiak eta ikus-entzunezko elementuak erabiltzen dituen eszenografia ikusgarriarekin, obrak haurrak eta haien lagunak liluratu eta gozarazi nahi ditu, bisonte baten bila Aralarko mendilerroan abentura zirraragarri bat aurkeztuz.
DESESPERANZA, 21
Istorio hau pisuetxe bateko atarian gertatzen da. Bizilagunak elkartzen dira beraien bizitza aurrera eraman nahian, bainan usain arraroa somatzen da…Hara, pisu batzuetako jabea agertu da, ordaintzeko eguna da eta usain hori oraindik somatzen da… Bainan gauean atarian kaleko emakume bat sartu da lotara eta usaina gero eta gogorragoa da. Zer gertatzen ari da?
Beste udaberri batez, antzerki tailerra bueltan da galdu ezin duzun proposamen zoragarri batekin!
GO!AZEN 11
Beste udaberri batez, Go! azen-eko protagonistek Pausokak ekoiztutako musika lan honekin bisitatuko gaituzte.
UNA MERA CURIOSIDAD
Una mera curiosidad komedia bat da, gaur egungo gaiak eta giza gaiak jorratzeko arteaz baliatzen dena. Margolari ezagun eta urte asko ahaztuta egondako baten eskutik, ibilbide dibertigarri eta zirraragarria egingo dugu bere bizitza eta obran zehar, benetan kezkatzen duen oraina ahaztu gabe. Istorio fantastikoa bezain erreala, beharrezkoa bezain dibertigarria.
MIÑAN (EUSKARAZ)
Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.
Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.
104. HAURRA
104 haurra umezurztegi batean dago adoptatua izateko irrikitan. Egoera berean dauden beste neska batzuk bezala, arropa egiten ematen ditu egunak. Egun batean, beste neska bat iritsiko da eta badirudi ez datorrela bat 104 haurrak lanagatik duen ilusioarekin; izan ere, jakin badaki umezurtegia bera haietaz baliatzen dela. Harrera-familiak hara eta hona dabiltza, baina inork ez du 104 neska aukeratzen. Bere laguna, ordea, haietako batek aukeratzen du, baina neskatxarekin izan duen adiskidetasunak ez dio ihes egiten uzten neskarik gabe.
ÍCARO
"Batzuetan, gizon batek ahaztu egiten du gizon bat dela eta txori bat dela uste du..."
Jorge Guillenek, STRADeko buru denak, Ikarori zerura iristeko bidaian laguntzea proposatzen digu.
Sekulako kontzertua ikusiko dugu, non benetako neurriko bi planoko hegazkin bat eraikiko baita eszenatokian, rock erritmoan. Taldeak 300 kontzertu baino gehiago eman ditu sortu zenetik, eta, munduko agertoki eta jaialdi onenetan egon ondoren, kritika eta publikoa bereganatu ditu bere maisutasunari eta Yllana Konpainiaren eszenografia ikusgarriari esker.