Beste udaberri batez, Go! azen-eko protagonistek Pausokak ekoiztutako musika lan honekin bisitatuko gaituzte.
Histórico
UNA MERA CURIOSIDAD
Una mera curiosidad komedia bat da, gaur egungo gaiak eta giza gaiak jorratzeko arteaz baliatzen dena. Margolari ezagun eta urte asko ahaztuta egondako baten eskutik, ibilbide dibertigarri eta zirraragarria egingo dugu bere bizitza eta obran zehar, benetan kezkatzen duen oraina ahaztu gabe. Istorio fantastikoa bezain erreala, beharrezkoa bezain dibertigarria.
MIÑAN (EUSKARAZ)
Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.
Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.
HAIZE TXIKIAK BANDA 2025
Haize Berriak Bandaren eskutik, urtarrilaren 4an, 18:00etan, "Haize Txikiak Banda" taldeak Raquel Arbeloaren zuzendaritzapean eskainiko duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu.
UBUNTU. BIZITZAK SALBATZEKO MUSIKA
Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko, zatoz Eskubide guztiak pertsona guztientzat programaren baitan Iortian izanen dugun “BIZITZAK SALBATZEKO MUSIKA” Ubuntu ikuskizuna ikustera.
Sarrera librea; aforoa bete artea. Jaso zure gonbidapena Iortia Kultur Guneko txarteldegian edo iortiakultura.com webgunean.
HAIZE BERRIAK BANDA & ERKUDENGO AMA ABESBATZA
Oraingoan bai, gabonetako kontzertua izango da bai!!!!
Ez da erreza horrelako kontzertu bat
eskeintzea, denek ezagutzen ditugulako gabonetan orokorrean abesten ditugun abestiak, baina
horretarako bandak eta koroak egin duten elkarlana oso garrantzitsua izan da, taldean lan hau
egitea askoz ere errezago delako. Baina gabonetan ere esparru musikal asko eman daitezke eta
hori da gaur erakutsi nahi dena, oso ezagunak eta hain ezagunak ez diren abestiak erakutsi nahi
dira, azken finean, denak GABONETAN jo eta abesten direlak
AI, HAU PENA NIK!
Herrietako hizkera berreskuratzea helburua duen filma pasa den azaroaren 16an mustu zen Etxarrin.
Filmaren helburua "herritako hizkera" berreskuratzea da, Etxarrikoa bereziki, kasu honetan, toka eta noka; emakumeek beraien artean nola egiten zuten, gizonak emakumeekin, baita gizonak haien artean ere... Noka, hitanoa, lokutiboa. Filma gerra osteko garaian girotuta dago, 1940. edo 1950. hamarkadatan, "