DARDARA

25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak… denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.

Hizkuntza: Gaztelera

Y LLOVIERON PÁJAROS

Mundutik alde egin eta Kanadako basoetan bizitzea aukeratu duten hiru zaharren istorioa da hau. Sute handi batek eskualdea mehatxatzen duen bitartean, norbait ezkutalekuraino iristen da: “Boychuck” izeneko baten bila dabilen argazkilari gazte bat. Eta ez da bakarra. Handik gutxira, 80 urtetik gorako emakume bat ageruko da, eta aztoratu egin ditu beraien bizitzak. “Boychuck”en historia pinturen bidez ulertzen saiatzen diren bitartean, gauza harrigarri bat sortuko da beraien artean.

Hizkuntza: Gaztelera

LOS ESTADOS UNIDOS CONTRA BILLIE HOLIDAY

Billie Holiday Estatu Batuetako auzo pobre batean hazitako gaztea da, eta amets bat du: jazzaren eta poparen munduko ahots garrantzitsuenetakoa bihurtzea. Hogeita hamar urtez, Holidayk bere ametsa errealitate bihurtu zuen, eta God Bless the Child, What a Little Moonlight Can Do edo Strange Fruit sortu zituen. Abeslariaren bizitza, ordea, alkoholarekiko eta drogekiko mendekotasunaren eraginez hausteko arriskuan zegoen.

Hizkuntza: Gaztelera

EL AGENTE TOPO

Romulo ikertzaile pribatua da, eta ama zahar-etxe batean jasotzen ari den tratuagatik kezkatuta dagoen emakume baten kasua iritsi zaio. Leku horretan zer gertatzen ari den jakiteko, Sergioren laguntza izatea erabaki du. 83 urteko gizona da Sergio, eta espioi gisa erabiliko du asilo horren barruan. Era guztietako probak biltzen saiatzen den bitartean, hainbat bizilagunen lagun egin da. Hala, konturatu da bilatzen ari ziren egiak ez duela zerikusirik susmatutakoarekin.

Hizkuntza: Gaztelera

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad