Programazioa
180º RUMBO A LA LUZ
Hiru pertsona eta bete beharreko hiru helburu. Haien bizitzan egun batean gertaturiko 180 graduko birari aurre egiteko hiru modu. Azken erronkara batera gerturatzen diren hiru istorio.
180º Rumbo a la luz hiru pertsonari egiten zaien omenaldia da; izan ere, hiru pertsona horiek altxatzen eta aurrera jarraitzen jakin dute euren bizitzak ustekabeko bira eman duenean. Baina, batez ere, filma kemen-mezu bat izatea nahi dugu aurkeztutako alderdiren batekin identifikatuta sentitu eta aurrera egitea lortzen ez dutenentzat. Pelikularen gai nagusia desgaitasuna da, eta hiru ikuspegiren arabera aurkeztu da: eragozpen fisikoak, emozionalak eta sozialak. Gure helburua da erakustea, bistako eragozpenetatik haratago, benetako ezintasuna (erreala edo sinbolikoa), benetan ezgaitzen gaituena, norberak bere buruari aurreiritzien, nagikeriaren edo beldurren bidez jarritakoa dela.
OINK OINK (Euskaraz)
Babsek, 9 urteko neskato batek, Kurrin izeneko txerritxo bat jaso du aitonaren opari gisa. Gurasoak konbentzitu ditu txerritxoa mantendu ahal izateko, honek txakur adiestramendu bat jarraitzeko baldintzarekin. Txerritxoak bere bizitza osoa eta bere familiarena aldatuko du, baina gauzak okertzen hasiko dira ustekabean: Babsen gurasoak ez dira Kurrin txerritxoaren mehatxurik handiena izango .'
EUSKARAZ.
AIR
Pelikulak azaltzen du Michael Jordanen – garai hartan saskibaloian hasiberria – eta Air Jordan markarekin kirol mundua eta kultura garaikidea irauli zituen Nikeren saskibaloiko atal hasiberriaren arteko elkartze sinestezin eta iraultzailea. Hainbat istorio bereizten dira filman, hala nola oso konbentzionala ez den talde baten karrera definitu zuen apustu ausarta, semearen talentu izugarriaren balioa ezagutzen duen ama baten ikuspegi zorrotza eta garai guztietako saskibaloiko jokalaririk handiena izango litzatekeenaren fenomenoa.
EN TEMPORADA BAJA
Alberto, El Crack, duela denbora asko futbolarien ordezkari arrakastatsua izandakoa, ozta-ozta bizi da Valentziaren kanpoaldean dagoen kanpin batean. Egun batean, Charly ezagutuko du. Polizia dibortziatu bat da, eta lantokian lo egiten du emazte ohia berriz konkistatzen saiatzen den bitartean. Albertok kanpinera eramango du Charly, eta bere lagunak aurkeztuko dizkio. Elkarri laguntzen ahaleginduko dira, adiskidetasun faltsu baten izenean.