HITZALDIA
MENDIAN HIL, HIRIAN HIL
Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio.
“Hildakoen senitartekoen testigantzak, gertatutakoaren onarpena, bizitza oroitzapen lasaiarekin berreskuratzeko itxaropena, atsegina…” da Iñaki Peñaren helburua. “Esan nahi izan dut hildako pertsona mingarri baten ondoren beti izan daitekeela sufrimendurik gabe hildakoa gogoratzeko itxaropena. Eta horretarako, mendian hil diren hainbat pertsonaren historia kontatu dut”. Horien artean, Beñat Arrue, 22 urtekoa, Pumorin hil zen 2001ean.
Dokumentala emozioetatik igarotzen da, morbotik ihesi. “Dagoeneko gure artean ez dauden pertsona horien senideak kameraren aurrean biluzten dira, eta maite zuten pertsonaren desagerpena nola bizi izan duten eta nola berregin dituzten kontatzen digute” dio Iñaki Peñak.
ALTSASU AUZIAREN MEMORIA GUNEA
‘Altsasu Auziaren Memoria’ web orria eta liburua aurkeztuko dituzte Altsasu Gurasoek, gizarteari ekarpena egiteko, baita zuen laguntza eta lankidetza eskertzeko asmoz.