CERRAR LOS OJOS

Espainiako aktore ospetsu bat, Julio Arenas, desagertu egingo da pelikula bat filmatzen ari dela. Haren gorpua inoiz aurkituko ez duten arren, poliziak ondorioztatuko du itsasertzean istripu bat izan duela. Hortik urte askotara, misterio hori denen ahotan ibiliko da, aktorea gogora ekarri nahi duen telebista-saio baten ondorioz. Izan ere, programan aktoreak parte hartutako azken eszenak aterako dituzte, Miguel Garay zuzendariaren lagun minak filmatu zituenak, hain zuzen.

LOS BUENOS MODALES

Manuela y Rosario son dos hermanas que, tras años sin hablarse a causa de un secreto familiar, se reencuentran inesperadamente en el cumpleaños de sus nietos. Los niños se han conocido gracias a sus cuidadoras, Trini y Milagros, amigas inseparables, vecinas de toda la vida. Cuando descubren el conflicto que separa a los pequeños, las entrometidas limpiadoras intentarán, con torpeza, mucho amor y un poco de disparate, reconciliar a sus familias.

180º RUMBO A LA LUZ

Hiru pertsona eta bete beharreko hiru helburu. Haien bizitzan egun batean gertaturiko 180 graduko birari aurre egiteko hiru modu. Azken erronkara batera gerturatzen diren hiru istorio.

180º Rumbo a la luz hiru pertsonari egiten zaien omenaldia da; izan ere, hiru pertsona horiek altxatzen eta aurrera jarraitzen jakin dute euren bizitzak ustekabeko bira eman duenean. Baina, batez ere, filma kemen-mezu bat izatea nahi dugu aurkeztutako alderdiren batekin identifikatuta sentitu eta aurrera egitea lortzen ez dutenentzat. Pelikularen gai nagusia desgaitasuna da, eta hiru ikuspegiren arabera aurkeztu da: eragozpen fisikoak, emozionalak eta sozialak. Gure helburua da erakustea, bistako eragozpenetatik haratago, benetako ezintasuna (erreala edo sinbolikoa), benetan ezgaitzen gaituena, norberak bere buruari aurreiritzien, nagikeriaren edo beldurren bidez jarritakoa dela.

SAINT OMER

Saint Omerreko epaitegia. Rama gazte eleberrigile gaztea Laurence Colyren epaiketara joan da. Laurence Colyri 15 hilabeteko alaba hil izana leporatzen diote, Frantziako iparraldeko hondartza batean marea goian zegoela bakarrik uzteagatik. Baina epaiketak aurrera egin ahala, akusatuaren hitzek eta lekukoen lekukotzek Ramaren konbikzioak zalantzan jarriko dute, baita epaiketa bera ere.

LA AMIGA DE MI AMIGA

Hogeita hamar urte izanik ere, hogei urte zituztenean bezala bizi dira, baina jada pasatu zaie promesa gazte bihurtzeko adina. Maitasunaz maiteminduta daude, baina, haren bilaketan, elkar suntsitzen dute, andregai ohiarengandik andregai ohiarengana eta harreman batetik bestera baitabiltza, noraezean. Popa eta autofikzioa atzeko oihaltzat hartuta eta erabat erreala den ez dakigun abeslari ezagun baten agerpenarekin, La amiga de mi amiga jolas bat da, Zaida, haustura baten ondoren, hirira itzultzen denean hasiko dena.

RABIYE KURNAZ CONTRA GEORGE W. BUSH

Rabiye Kurnaz itxuraz emakume arrunta da, lurrikara baten aldartea duelako ez bada. Seme-alaben zaintza lanak eta askoz gehiago, Bremengo etxean agintea daramana da. Irailaren 11ko erasoak gertatu eta gutxira, 2001ean, bere seme Murat terrorismoagatik akusatu eta Guantanamoko espetxera bidaliko duten lehenetarikoa izango da. Une horretan, emakume alemaniar-turkiar ausart honek munduko politikaren bihotzerako bidaia hasiko du. Bernhard Docke giza eskubideen abokatuak lagunduta, semea aska dezaten borrokatuko da.

IRATI

VIII. mendea. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad