VASIL

Vasil gizon azkarra da, karismatikoa, eta brigdera eta xakera jokatzeko izugarrizko gaitasuna du. Bulgariakoa da, eta Espainiara iritsi zenetik kalean egiten du lo. Alfredo erretiroa hartutako arkitekto bat da, eta, bere alaba Luisaren harridurarako, etxean egun batzuk igarotzera gonbidatu du Vasil. Bi gizonek ez dute zerikusirik, baina zaletasun bera partekatzen dute: xakea. Ezberdintasunak alde batera utzita, Vasilek apurka-apurka Alfredok eraikitako hesiak apurtzea lortuko du. Izan ere, Vasilek betiko aldatzen ditu bere inguruko pertsonak.

AS BESTAS

Antoine eta Olga bikote frantziarra aspaldi bizi dira Galizia barneko herrixka batean. Bertan bizimodu lasaia daramate, baina bertakoekin duten harremana ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Anta anaiak beraien bizilagunak dira eta beraiekin izango duten gatazka baten ondorioz, tentsioa areagotuko da eta egoera itzulezina izango da.

EL CUARTO PASAJERO

Julian diru arazoak dituen 50 urteko dibortziatuak (Alberto San Juan) autoa partekatzeko aplikazioa erabiliko du ezezagunen eta, batez ere, gero eta ezagunagoa den Lorenaren (Blanca Suarez) bila joateko. Lorena (Blanca Suarez) oso maiz joaten da Madrilera. Duela hainbat hilabetetatik, Lorenak badauka lekua Julianen autoan, baita haren bihotzean ere. Julianek egia aitortzeko erabiliko du bidaia, baina huts egingo du gainerako bidaiariak (Ernesto Alterio eta Ruben Cortada) aukeratzeko orduan eta bidaiari bildurgarri batek goitik behera aldatuko du dena.

EN LOS MÁRGENES

Bizirik irauten saiatzen diren hiru pertsonaiaren atzerako kontaketa, elkarri lotuta hiru istoriorekin, agian hiruon bizitza behin betiko ibilbidez aldatuko duten 24 ordu erabakigarritan. Estres ekonomikoak harreman pertsonaletan duen eragina aztertzen du filmak, maitasunari eta elkartasunari esker aurrera atera gaitezkeela islatzeaz gain.

LOS RENGLONES TORCIDOS DE DIOS

Alice ikertzaile pribatua ospitale psikiatriko batean sartuko da paranoia baten itxurak eginez kasu baterako frogak biltzeko: ospitaleratuta zegoen gizon baten heriotza, modu ez oso argian. Hala ere, biziko duen egoera ez da esperotakoa izango eta zalantzak izango ditu berak ere ez ote duen burua galdu. Mundu ezezagun eta zirraragarria agertuko zaio begien aurrean. Torcuato Luca de Tenaren izen bereko eleberriaren egokitzapena da.

LA INVITACIÓN

Ama hil eta senide ezagunik gabe geratu ondoren, Eviek DNA test bat egin eta lehendik ezagutzen ez zuen urruneko lehengusu bat aurkituko du. Bere familia berriak Ingalaterrako landazabaleko ezkontza arranditsu batera gonbidatzen duenean, anfitrioi sexy aristokratak berehala liluratuko du Evie. Hala ere, bizirauteko amesgaizto batean murgilduko da bere familiaren historiako sekretu bihurriak eta bere eskuzabaltasun bekatuzkoaren atzean ezkutatzen diren asmo aitorrezinak azaleratzen direnean.

DIOS MÍO, ¿PERO QUÉ NOS HAS HECHO?

Laster 40 urte beteko dira Claude eta Marie Verneuil ezkondu zirenetik. Hori ospatzeko, lau alabek erabaki dute Chinongo etxe familiarrean ustekabeko festa handi bat antolatu eta suhien gurasoei han egun batzuk pasatzera gonbidatzea. Claudek eta Mariek beren etxean hartu beharko dituzte Rachid, David, Chao eta Charlesen gurasoak. Itxura guztien arabera, “familiako" egonaldi hau gorabeherez beteta egongo da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad