Vasil gizon azkarra da, karismatikoa, eta brigdera eta xakera jokatzeko izugarrizko gaitasuna du. Bulgariakoa da, eta Espainiara iritsi zenetik kalean egiten du lo. Alfredo erretiroa hartutako arkitekto bat da, eta, bere alaba Luisaren harridurarako, etxean egun batzuk igarotzera gonbidatu du Vasil. Bi gizonek ez dute zerikusirik, baina zaletasun bera partekatzen dute: xakea. Ezberdintasunak alde batera utzita, Vasilek apurka-apurka Alfredok eraikitako hesiak apurtzea lortuko du. Izan ere, Vasilek betiko aldatzen ditu bere inguruko pertsonak.
EMANALDIAK
Iraupena
96'
Adin gomendatua:
+ 12 urte