MI OTRO JON

Merchek (Carmen Maura) berri txarra jasoko du: osasun arazoak medio, bizitzeko denbora gutxi geratzen zaio. Horren aurrean, bere hiru lagun onenen (Marisol Ayuso, María José Alfonso eta María Luisa Merlo) ezinezko ametsak betetzea izango da bere azken nahia. Eta, ondoren, berea ere bere desio propioa ere bete nahiko du: itsasoa azken aldiz ikustea, La Palma uhartean. Osasun egoera delikatuak bidaiatzea eragozten dio, baina zientzialari bikain batek (Aitana Sánchez-Gijón) irtenbide bat eskainiko dio: Mercheren arima hil berri baten gorputzean sartuko du hiru egunez, horrela bere ametsa bete dezan. Gorpua Jon (Fernando Albizu) euskal kamioilari handikotearena da. Horrela, Merchek azken egunak bere alabarekin (Olivia Molina) "gozatuko" ditu Kanariar uhartean.

CHINAS

Ikastetxe batean 9 urteko bi neska txinatarrek bat egiten dute ikasturte hasieran. Denek uste dute lagunak izango direla, baina ezerk ez ditu batzen. Lucia, etorkinen bigarren belaunaldia da. Erabat espainiar sentitzen da, eta ikastetxeko gainerako lagunekin integratzea baino ez du buruan. Guraso "normalak" izatea gustatuko litzaioke, gainerako lagunek bezala, baina beretarrek etengabe lotsatzen dute, ez baitute gaztelaniaz hitz egiten, 14 ordu baino gehiago ematen dituzte bazarrean, eta ez diote urtebetetzea Burger Kingean ospatzen ere uzten. Beste neskatoa Xiang da. Adoptatua da eta, bere aurpegiarekin, gurasoen alaba ez dela salatzen du. Xiangek bere familia biologikoaz galdetzen dio bere buruari; ez da txinatar sentitzen eta ez du bere burua onartzen gainerako haurren aurrean. Bi neskak gurutzatu egingo dira, banandu, eta, azkenean, hil ala bizikoak izango dira bata bestearentzat, beren nortasuna bilatzeko.

JEANNE DU BARRY

Jeannek, kultura- eta plazer-gose den langile klaseko neska gazteak, bere adimena eta erakargarritasuna erabiltzen ditu eskala sozialeko mailak banan-banan igotzeko. Luis XV.a erregearen gogokoena bihurtuko da. Erregeak bizitzeko gogoa berreskuratuko du hari esker. Zeharo maiteminduko dira. Apaintasun-baldintza eta protokolo guztien kontra, Jeanne Versaillesera joango da, eta horrek eskandalizatu egingo du gortea...

OPPENHEIMER

Gerra garaian, Julius Robert Oppenheimer fisikari estatubatuar bikaina bere herriarentzat bonba atomikoa egiteko saiakuntza nuklearren buru da, Manhattan proiektuaren barnean. Bonbaren botere suntsitzaileaz konturatuta, Oppenheimerrek zalantzan jarriko ditu bere asmakizunaren ondorio moralak. Ordutik aurrera eta bizitza osoan, sutsuki borrokatuko da arma nuklearren aurka.

GOLPE DE SUERTE

Fanny y Jean parecen el matrimonio ideal: ambos tienen éxito profesional, viven en un magnífico apartamento en un exclusivo barrio de París y parecen estar tan enamorados como el primer día. Pero cuando Fanny se topa accidentalmente con Alain, un ex compañero de instituto, se queda sorprendida. Pronto se vuelven a ver y se acercan cada vez más…

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad