LA TIERRA PROMETIDA

1755ean, Ludvig Kahlen kapitain pobretuak daniar paramo gogor eta babesgabeak konkistatzera ekingo dio, printzipioz ezinezkoa den helburu batekin: kolonia bat sortzea erregearen izenean. Trukean, benetako izen bat jasoko du, kosta ahala kosta lortu nahi zuena. Hala ere, inguruko agintari bakarrak, Schinkelen Frederik gupidagabeak, harrokeriaz uste du lur hori berea dela. Schinkel ohartzean bere neskame Ann Barbarak eta bere senar zerbitzariak ihes egin dutela Kahlenekin, agintari pribilegiatu eta gorrotagarriak mendeku hartuko duela zin egingo eta kapitaina uxatzeko bere esku dagoen guztia egingo duela aginduko du. Baina Kahlen ez da kikilduko, eta borroka desorekatua hasiko du, non bere bizitza ez ezik, bere inguruan sortu den pertsona baztertuen familia ere arriskuan jarriko duen.

CUALQUIERA MENOS TÚ

Bea eta Ben bikote perfektua dirudite, baina lehen hitzordu zoragarri baten ondoren, zerbait gertatuko da elkarrenganako erakarpena hoztuko duena, Australian, ezkontza batean, ustekabean topo egiten duten arte. Elkar ikustera beharturik daude, eta nahiz eta elkar gorrotatu, bikote baten itxurak egitea erabakitzen dute, bion onurarako.

BIZKARSORO

Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

FALLEN LEAVES

Ansa ezkongabea da eta Helsinkin bizi da. Zero orduko kontratua du supermerkatu batean, apalak hornitzen ditu eta plastiko birziklagarria sailkatzen du. Gau batean, Holappa langile bakartiarekin (alkoholikoa) topo egingo du. Pronostiko eta gaizki-ulertu guztien aurka, harremana eraikitzen saiatzen dira. Ondorioz, Holappak alkoholarekiko mendekotasuna kontrolatzea lortzen du.'

BIDASOA 2018-2023

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

A FUEGO LENTO

1885ean Frantziako gastronomian girotua. Eugenie sukaldari entzutetsuaren eta Dodin-en arteko harremana kontatzen du. Dodin gastronomoa da eta 20 urte daramatzate elkarrekin lanean. Gero eta maiteminduago daude elkarrekin, eta haien arteko lotura maitasun-istorio bihurtzen da, eta munduko sukaldari ezagunenak ere liluratzen dituzten plater gozoak sortuko dituzte.

LA ERMITA

Emmak (Maia Zaitegi) herriko ermitan mendeak harrapatuta dagoen neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du. Saiatu egingo da Carol (Belen Rueda) konbentzitzen— sineskaitza eta medium faltsua bera— mamuekin hitz egiten irakats diezaion. Haren laguntza izango da bide bakarra gaixo duen amarekin elkartuta jarraitzeko, hura hiltzen denean. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da.

ANATOMÍA DE UNA CAIDA

Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezingo du argitu suizidioa edo homizidioa den. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak beren arteko harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad