Duela urtebete Ricardo (Santiago Segura) eta Felipe (Leo Harlem), haurrak udaleku batera eramateko ardura zutenak, trenetik kanpo geratu ziren, haurrak barruan utzita. Harrezkero, Clara (Paz Vega) ez da haiekin fio, eta aurten haurrak berak eramatea erabaki du, Susana (Paz Padilla) lagunaren laguntzarekin. Hala ere, orain haiek izango dira istripu baten ondorioz haurrengandik bereiziko direnak. A todo tren. Destino Asturias filmaren jarraipena da.
Centro Cultural IORTIA Kultur Gunea
KEPA JUNKERA: BERPIZTU – RENACER
2018ko abenduaren 6an, Kepa Junkera eszenatokitik atera zen Ganten (Belgika). Desagertu egin zen, eskusoinua jotzeari utzi zion. Albisteek iktus bat aipatzen zuten, larrialdi-ospitaleratze bat, sendatze-prozesu bat, baina horren ondoren, ezer ez. Trikitixa eta euskal musika herrikoia maila gorenera igo zituen euskal artista, 32 urteko ibilbidean ia disko bat argitaratu zuena urtean, munduko euskal musikari ospetsuen bihurtu eta mundu osoko artistak euskaraz abestera animatu zituen autodidakta, arrastorik utzi gabe desagertu zen. Gero, bi urteko lan gogorra etorri zen, errehabilitazio latza, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Izan ere, Kepak bizitzen eta sortzen jarraitzen du, arte, musika, poesia, pintura eta argazkigintzarekin hunkitzen. Emozio horren kontakizuna da dokumental hau.
HISTORIAS PARA NO CONTAR
Noizbait egoera horietako protagonistak izan garelako, estali edo ahaztu nahi ditugun egoerak azaltzen ditu. Ustekabeko topaketak, une barregarriak edo erabaki absurduak, bost istorio, geure emozioak gobernatzeko ezintasunari begirada garratz eta errukiorra ematen diotenak.
EL GRAN MAURICE
Filmak Maurice Flitcroften benetako istorioa kontatzen du. Maurice aita eta garabi operadorea da Ingalaterrako herri txiki batean, eta halako batean, bere lanpostua arriskuan ikusiko du herrialdearen ezegonkortasun ekonomikoaren ondorioz. Telebistan golf partida bat ikusi ondoren, Maurice jokoaz maiteminduko da eta munduko txapelketarik garrantzitsuenean parte hartzea erabakiko du, Open Britanikoan. Asmo finko horrek, ordea, badu atzean zulorik: Mauricek ez du inoiz golfean jokatu.
LA MUJER REY
Epopeia historikoa da, Dahomeyko Erresuman, XVIII. eta XIX. mendeetan Afrikako estatu boteretsuenetako batean gertatu ziren benetako gertakarietan inspiratua. Nanisca (Davis), soilik emakumezkoen unitate militarreko jenerala eta Nawi (Mbedu), asmo handiko errekluta, dira filmaren protagonistak. Beren ohorea urratu, beren jendea esklabo bihurtu eta bizi izan zuten guztia suntsitzearekin mehatxatu zuten etsaien aurka borrokatu zuten elkarrekin.
SINTIÉNDOLO MUCHO
Joaquín Sabinaren erretratu bat, onddo-kapela jantzita ez duela, bere larruazaletik zentimetro gutxira, gauez eta azpikeriaz, Fernando León de Aranoa zinemagile eta lagunak egina. Istorio latza, zuzena eta ekualizatu gabea (Sabinaren ahotsa bezala), artistaren intimitatearen, agertokiaren atzealdeko eta B aldeko xehetasunak aringarririk gabe kontatzen dituena. Eszenatokitik jaisten denean hasiko da, eta egunerokoan lagunduko dio, baita ezustean ere, barrean eta draman.
VASIL
Vasil gizon azkarra da, karismatikoa, eta brigdera eta xakera jokatzeko izugarrizko gaitasuna du. Bulgariakoa da, eta Espainiara iritsi zenetik kalean egiten du lo. Alfredo erretiroa hartutako arkitekto bat da, eta, bere alaba Luisaren harridurarako, etxean egun batzuk igarotzera gonbidatu du Vasil. Bi gizonek ez dute zerikusirik, baina zaletasun bera partekatzen dute: xakea. Ezberdintasunak alde batera utzita, Vasilek apurka-apurka Alfredok eraikitako hesiak apurtzea lortuko du. Izan ere, Vasilek betiko aldatzen ditu bere inguruko pertsonak.
LA MATERNAL
Carlak 14 urte ditu eta neskato desafiatzaile eta errebeldea da. Herri bateko kanpoaldean bizi da, errepideko jatetxe zahar batean, bere ama ezkongabe gaztearekin. Ez da eskolara joaten eta egunak Efrain lagunarekin ematen ditu. Gizarte-laguntzailea bost hilabeteko haurdun dagoela konturatuko da eta Carla ‘La Maternal’ ama adingabeentzako zentroan sartuko da. Neskek, euren haurtxoekin, aurre egin beharko diete helduen mundu berri horri, horretarako prestatzeko astirik izan ez duten arren.
AS BESTAS
Antoine eta Olga bikote frantziarra aspaldi bizi dira Galizia barneko herrixka batean. Bertan bizimodu lasaia daramate, baina bertakoekin duten harremana ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Anta anaiak beraien bizilagunak dira eta beraiekin izango duten gatazka baten ondorioz, tentsioa areagotuko da eta egoera itzulezina izango da.
QUESO DE CABRA Y TÉ CON SAL
Mongoliako esteparen erdian dagoen probintzia batean, 11 urteko Amrak bizimodu nomada tradizionala bizi du Zaya amarekin, Erdene aitarekin eta Altaa arreba txikiarekin. Zayak artaldea zaintzen duen bitartean, Erdenek mekanikari gisa lan egiten du eta Zayako etxeko gazta bertako merkatuan saltzen du. Haren errutina baketsua arriskuan dago nazioarteko meatze-enpresen inbasioaren ondorioz; izan ere, urre bila induskatzen dute eta habitat naturala suntsitzen dute. Erdene haien aurka dauden azken nomaden liderra da, eta bere lankideak batu eta konbentzitzen saiatzen da enpresek eskainitako kalte-ordainak ez onartzeko.