DANTZA
SU(ARTE)AN. SUTAN DANTZA TALDEA
UHOLDEAK: X HAU EZ DA OKUPATZEN…
UHOLDEAK: X HAU EZ DA OKUPATZEN... erakusketaren baitan antolatu diren jardueratako bat da. Erakusketa martxoaren 24tik apirilaren 28ra egonen da ikusgai.
Sutan dantza taldearen emanaldirako sarrera librea izango da eta gonbidapenak eskura daude txarteldegian zein webgunean.
UHOLDEAK: X HAU EZ DA OKUPATZEN… erakusketaren eta bere baitan antolatutako jardueren informazioa esteka honetan kontsulta dezakezu.
Sua. Errekuntzaren agerpena. Beroaren eta argiaren ama da sua. Ura, lurra eta airearekin batera elementu klasiko bezela irudikatu da historian zehar. Suak berak purifikazioa dakar eta izaera bikoitza onartzen du beti: alde batetik suntsiketa. Bestalde, sorkuntza eta argiztapena.
Historian zehar, emakume eta suaren lotura suntsiketan oinarritu da. Suaren beldur izatera kondenatu gaituzte. Bere beroan eta sugarretan desagertzera. Hori aldatu nahi dugu. Su horretatik berpiztuko gara, bertatik jaiotzen baitira gure AKELARREAK.
Suak milaka emakume ezagutu ditu, eta emakume horien milaka istorio erre ditu. Istorio horiek berreskuratuko ditugu, beraien ahotsak galdu ez daitezen.
Dantzaren bitartez, emakume eta suaren arteko harremana eraldatuko da. Su bihurtuko gara, hori baitagara gu: SORKUNTZA.
Uholdeak Uharte Zentroak, Nafarroako Kutxa eta “la Caixa” fundazioek eta Nafarroako kultura espazio batzuek osatutako sarea. Innova Culturalen laguntzarekin.