Uholdeak programa martxoaren 24tik apirilaren 28ra Altsasun
‘Uholdeak’, Nafarroako hiru herri blaituko dituen erakusketa-programa ibiltaria da, Agoitz, Altsasu eta Tafalla. Erakusketa-proiektua Nafarroarekin lotura zuzena duten artistek egindako ekoizpenek osatzen dute, egungo adierazpen artistiko garaikideak komunitatearen eremu periferikoetara zabaltzeko helburua izanik.
Hirugarren edizio honetan, hiru esparru teorikotan ardazten den komisariotza ikerketan oinarritzen da programa: iruditeria feministak, espazioa eta gorputza. Parte-hartzaileek egindako lanen aglutinatzaile gisa erabiliko direnak, alegia. Habaler, proiektuan parte hartuko duten adierazpen artistikoek antzeko oinarrietan errotzen diren arren, diziplina-ezaugarriei dagokienez desberdinak dira: eskultura, instalazioa, marrazkia, dantza, zinea, bertsolaritza, literatura, musika…
Parte hartzen duten artistak
Ione Atenea, Aizpea de Atxa, Celia Eslava, Andrea Ganuza, Mireya Martín Larumbe
Jarduerak
- Martxoak 25 Sutan taldearen emanaldia 18:00etan
- Bertso-saioa el 8 de abril a las 19:00
- Bertsolaris: Sarai Robles / Idoia Granizo / Alazne Untxalo
- Gai jartzaileak: Jone Rubio / Usua Martínez
- Apirilak 23 Kartel lantegia Andrea Ganuzarekin 11:30etik 13:30era
Uholdeak Uharte Zentroak, Nafarroako Kutxa eta “la Caixa” fundazioek eta Nafarroako kultura espazio batzuek osatutako sarea. Innova Culturalen laguntzarekin.