DANTZABIDEAK ALTSASUN

DANTZABIDEAK ALTSASUN

DATORREN OSTIRALEAN IZANEN DA, APIRILAK 30, ARRATSALDEKO 18:00ETAN ZELANDI KIROLDEGIAN

Dantzaz konpainiak Basoa ikuskizuna aurkeztuko du. Ikuskizunak errefuxiatuen dramaz hitz egiten digu.

Hori gutxi ez eta Altsasuko BHIko eta Andra Mari Ikastolako ikasleek hainbat koreografia aurkeztuko dituzte, bi ikastetxeetan Dantzaz konpainiako dantzariekin egindako erresidentzien emaitza direnak.

Datorren ostiralean izanen da, apirilak 30, arratsaldeko 18:00etan Iortia Kultur Guneko zabalgunean. Covid dela eta, gonbidapena leihatilan edo iortiakultura.com webgunean jaso beharko da apirilaren 26tik aurrera.

OHOLTZARA SALTO PROGRAMA

OHOLTZARA SALTO Nafarroako Antzoki Sareak Nafarroako Kutxa Fundazioa eta Caixako Gizarte atalarekin martxan jarri duen proiektu berritzaile bat da. Helburu bikoitza du, gazteak arte eskenikoetara murgiltzea eta ikuslegoari eskaintza hurbiltzea alegia.

ETXARRI ARANATZ, ALTSASU ETA OLAZTIKO KULTURA ZERBITZUAK

Nafarroako Antzoki Sareko partaide diren aldetik, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olaztiko Kultur Zerbitzuak, programa garatzen ari dira bailaran; horrela, antzerki forum saioak egin dira Etxarri Aranazko Ikastolan eta Eskolan, Olaztiko Eskolan eta Altsasuko BHIn

Dantzaz konpainiak, Altsasuko BHIko DBHko 2. mailan eta Etxarriko Andra Mari Ikastolako DBH 3. mailan, datorren apirilaren 26tik 30erako astean, dantza erresidentzia bat egingo du: dantzari profesionalen eta ikasleen arteko elkarbizitza bat izanen da, dantza garaikidea sentitu eta bizitzeko aukera emango duena. Publiko berriak sortuko dituen proiektu bat izanen da, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olaztiko udaleko Kultur Zerbitzuei eta ikastetxeei esker argia ikusiko duena

EGONALDIAK IKASTETXEETAN

Dantzaz taldeak bi egoitza egingo ditu Altsasuko BHIko ikasleekin eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako ikasleekin. Apirilaren 30ean, Dantzaz konpainiak Basoa aurkeztuko du, 18:00etan, Iortia Kultur Guneko zelaigunean eta ondoren bi ikastetxeetako ikasleek beraien koreografia propioak aurkeztuko dituzte, erresidentzien ondorio izango direnak.

Covid dela eta, gonbidapena leihatilan edo iortiakultura.com webgunean jaso beharko da apirilaren 26tik aurrera.

.

BASOA TEASERRA, DANTZAZ.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad