DANTZA
BASOA – DANTZABIDEAK 2021
DANTZAZ | IES ALTSASU BHI | ANDRA MARI IKASTOLA
Dantzaz konpainiak Basoa ikuskizuna aurkeztuko du. Ikuskizunak errefuxiatuen dramaz hitz egiten digu. Hori gutxi balitz, Altsasuko BHIko eta Andra Mari Ikastolako ikasleek hainbat koreografia aurkeztuko dituzte, bi ikastetxeetan Dantzaz taldeko dantzariekin egindako erresidentzien emaitza direnak.
Ekimena Oholtzara Salto programaren barruan sartzen da. Programa hori Nafarroako Antzoki Sareak sustatu du Caixaren laguntzarekin, arte eszenikoak gazteei hurbiltzeko helburuarekin. Espero dugu ikasleek bezainbeste gozatzea lehen aldiz taularatuko duten ikuskizunarekin. Beraz, ostiralean, Zelandi kiroldigian zure zain izango gaituzu, arratsaldeko 18:00etan.
Covid dela eta, gonbidapena leihatilan edo iortiakultura.com webgunean jaso beharko da apirilaren 26tik aurrera.
.