R.E.M.

Trócola Circ-ek publiko guztientzako proposamen bat eraikitzen du, mugimenduaren bidez giza kezkak (huts egiteko beldurra, autoexijentzia eta ametsak) transmititzeko moduari buruz hitz egiten duena. La Trócola Circ-eko artistek azkenean dena ondo aterako delako segurtasuna transmititzen diote publikoari, sabaia ukitzen duen giza dorre bat ikustean sentitzen den bertigoa, bata bestearen gainean jarritako lau oheren inguruko pirueten ezegonkortasuna edo mugitzen ari diren somierren metalaren gainean azkartutako jauziak gorabehera.
Ausardiarako dei bat da, desio duguna lotzeko deia, edo gutxienez saiatzekoa.

MACHO GRITA

Macho grita komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492an inauguratzen duen zikloaren arteko lotura aztertzeko. "Errekonkistarako", "Amerikaren aurkikuntzarako" edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde horretan "matxo-izaera" nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko.
Alberto San Juanek idatzi eta zuzendu du, eta Compañía Nacional de Teatro Clásico eta EQM konpainiek ekoitzi dute. Inperialismoari, maskulinitateari eta gure historia eraikitzeko erabili dugun ezjakintasunari buruzko satira bat aurkezten digu.

WAR BABY (YLLANA)

WAR BABY ikuskizun dibertigarria da, umorez, gag bisualez eta erokeria komikoz betea, baina badaki, era berean, komedia armatzat erabiltzen, gerraren zentzugabekeria salatzeko.
WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik… Horra hor Yllanak gerraren aurka egindako WAR BABY satira honen oinarriak.

DESESPERANZA, 21

Istorio hau pisuetxe bateko atarian gertatzen da. Bizilagunak elkartzen dira beraien bizitza aurrera eraman nahian, bainan usain arraroa somatzen da…Hara, pisu batzuetako jabea agertu da, ordaintzeko eguna da eta usain hori oraindik somatzen da… Bainan gauean atarian kaleko emakume bat sartu da lotara eta usaina gero eta gogorragoa da. Zer gertatzen ari da?
Beste udaberri batez, antzerki tailerra bueltan da galdu ezin duzun proposamen zoragarri batekin!

UNA MERA CURIOSIDAD

Una mera curiosidad komedia bat da, gaur egungo gaiak eta giza gaiak jorratzeko arteaz baliatzen dena. Margolari ezagun eta urte asko ahaztuta egondako baten eskutik, ibilbide dibertigarri eta zirraragarria egingo dugu bere bizitza eta obran zehar, benetan kezkatzen duen oraina ahaztu gabe. Istorio fantastikoa bezain erreala, beharrezkoa bezain dibertigarria.

MIÑAN (EUSKARAZ)

Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.
Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.

EMAKUME BATEN BORROKA ETA METAMORFOSIA (EUSKARAZ )

Eneko Sagadoy aktore bizkaitarra protagonista duen "Emakume baten borroka" antzezlanean, seme baten eta haren amaren arteko elkarrizketa entzun ahal izango dugu, zeinak euren arteko harremana sendatzea eta hainbat gauza aitortzea helburu duen. Gizarteak, familiak eta baita semeak ere epaitu eta umiliatu zuten ama, eta hark, 45 urte betetzean, matxinatu, ihes egin eta, pixkanaka, bere askatasuna eraiki zuen.
Édouard Louisen eleberriaren egokitzapen bikaina; amari duintasuna publikoki itzultzeko beharrezko berrelkartze hunkigarria.

LUCHA Y METAMORFOSIS DE UNA MUJER

Eneko Sagadoy aktore bizkaitarra protagonista duen "Emakume baten borroka" antzezlanean, seme baten eta haren amaren arteko elkarrizketa entzun ahal izango dugu, zeinak euren arteko harremana sendatzea eta hainbat gauza aitortzea helburu duen. Gizarteak, familiak eta baita semeak ere epaitu eta umiliatu zuten ama, eta hark, 45 urte betetzean, matxinatu, ihes egin eta, pixkanaka, bere askatasuna eraiki zuen.
Édouard Louisen eleberriaren egokitzapen bikaina; amari duintasuna publikoki itzultzeko beharrezko berrelkartze hunkigarria.

NEVENKA

Duela bi hamarkada baino gehiago, Nevenka Fernándezek alkate bat eseri zuen lehen aldiz sexu-jazarpenagatik akusatuen aulkian, eta #MeTooren lehen kasua bihurtu zen. Herrialde horrek arrazoia eman zion auzitegietan, baina publikoki estigmatizatu zuen, halako moldez non Londresera bizitzera joan behar izan zuen.
Emakume bat, epaiketa historiko bat, eta asko aldatu den gizarte baten isla, edo, agian, uste baino gutxiago aldatu den gizartearena. Obra Maria Goiricelayak zuzentzen du, zeina "ezinbesteko” emakumezko ahotsa den dramaturgia garaikidean.
Epaimahaiaren sari berezia jaso du Andaluziako Arte Eszenikoen Palma Azokaren 40. edizioan.
Arte Eszenikoen Max Sarien XXVII. edizioko (2024) antzerki-ikuskizun onenaren saria jasotzeko hautagaien artean dago.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad