“Nor naiz? nor naizela uste duzu? Eta erantzun bakar bat ere ez bada aski?"
Nortasunari, oroimenari eta niaren eraldaketari buruzko proposamen kezkagarria, etengabe eraldatzen den mundu batean. Autore-antzerkia, hitz zorrotzak eta hizkuntza sinbolikoa.
Euskal eszena garaikideko funtsezko bi konpainiak sortu zuten, Donostiako Antzerki Jaialdian estreinatu zuten eta bere apustu estetiko eta sakontasun filosofikoagatik goraipatu dute.
Gogoeta egiteko eta bazter guztietatik begiratzeko esperientzia eszenikoa.
Programazioa
ELLAS DE ORO
“Biziera txarreko emakume aktoreak, baina askatasun onekoak”
Lan honetan omenaldi dibertigarri eta zirraragarria egiten zaie eszenatokitik ahotsa altxatu eta beren garaiko moldeei aurre egitera ausartu ziren Urrezko Mendeko emakumeei.
La Likida konpainia ezaguna da historia, umorea eta zuzeneko musika uztartzen baititu bere lanetan. Pieza hau Almagro Off Jaialdian saritu zuten eta antzerki klasiko eta independenteko sareetan programatu ohi dute.
Testu zentzudunaren eta ñabarduraz beteriko interpretazioaren bidez, errebeldiari oda bat da egiten dio Ellas de Oro lanak.
NOS/OSN
«140 urte baino gehiagoko historia, emozioa eta soinu ezin hobea.»
Bere urteroko hitzorduari leial, NOS goi mailako programa batekin itzuli da; Herrialdeko orkestra onenetako batekin musika klasikoaz gozatzeko aukera paregabea.
LA PEONÁ
“Bizirik irauten duen denda, amore ematen ez duen emakumea, itzaltzen den hiria"
Charok, Andaluziako kopia-denda baten jabeak, egun garrantzitsua bizi du enkargu, bezero eta oroitzapenen artean. Umorea eta drama uztartzen dira eguneroko duintasunaren erretratu honetan.
Monica Mayenek idatzi eta interpretatua, Andaluziako Antzerki Testuen Lehiaketan saritu dute, egunerokotasunetik hunkitzeko duen gaitasunagatik.
Antzerki independenteko harribitxi bat, bere lurraren arimarekin konektatzen duena.
XOMORROTXOAK
“Zomorrotxoak” keinu bidezko umorezko ikuskizuna da, familia osoarentzat. Lan honetan, antzerki dokumental formatuan, gure bizilagun ornogabe txikiak hobeto ezagutuko ditugu. Antzezlanaren koloreak eta erritmoak harridura sortzen du eta, gainera, ingurumena zaintzearen garrantzia erakusten die haurrei.
SOLETE
Eguzkiak dena argitzen du. Baina distiratu behar bada, izan dadila dantzan!.
La Clák Solete aurkezten du, dantzari baten eta astro erregearen arteko bikote delikatua, non mugimenduak, musikak eta argiak beren hizkuntza hitz egiten duten.
Lehen haurtzarorako antzerki sentsoriala esploratzen urteak eman ondoren, bizitza eta egunerokoaren magia ospatzen dituen proposamen poetiko batekin itzuli da konpainia.
Dantza, erritmoa eta samurtasuna unibertso biribil batean elkartzen dira, non dena eguzkiaren inguruan biraka baitabil..
Esperientzia intimo, argitsu eta inguratzailea, elkarrekin mugitzearen, begiratzearen eta sentitzea-ren plazera deskubritzeko.
Teatro para la primera infancia | 6 meses – 4 años
30’ función + 10’ juego y exploración
AZKEN EGUZKILOREA
¿Te animas a seguir a Kattalin en una aventura llena de magia, risas y criaturas increíbles?
Kattalin baserritik herrira jaitsean bere lagunak desagertu direla ohartzen da. Mari jainkosari galdetzea erabaki eta basoan sartuko da azken Eguzkilorea aurkitzeko; Bertan Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak, Jentilak eta baita beldurgarria den Gaueko ezagutuko ditu.
Marionetak, maskarak, antzerkia eta umore asko nahasten dira abentura magiko eta dibertigarri honetan. Korrika a kultura.
GO!AZEN 12
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!
NI FLORES, NI FUNERAL, NI CENIZAS, NI TANTAN
«Un viaje luminoso hacia el final de la vida, contado con ternura y valentía.»
Zainketa aringarriei, ongi hiltzeari eta agurtzeko duintasunari buruzko gizatasun istorio bat da. Hunkitu egiten du bere goxotasunagatik, eta harritu egiten du heriotzaren tabuaren aurrean duen umore lasaiagatik
Egiletza Berri Onenaren Max Sarietan finalista izan zen, eta antzerki zirkuituetan biziki txalotu dute bere sentsibilitate eta konpromiso sozialagatik