HAIZE BERRIAK & ALDAPEKO

Euskal doinu tradizional itsaskorrek bat egiten dute Latinoamerikako erritmoen freskotasunarekin, zeinak, jazzaren eta inprobisazioaren berezkotasunari gehituta, publikoa harrapatzen baitu folklorearen eta modernitatearen arteko lotura-bidaia batean.
Ikuskizun berri honetan Aldapeko Basque Latin Jazz-ek musika bandekin bat egiten du musika galaz janzten duen kontzertu berezi bat eskaintzeko.

Zuzendaria: Jasone Etxebeste Razkin

HUTSUN TXALAPARTA + TEKNOTRAKITANA

TXALAPARTA GARATZEN
Cultur Izan programaren baitan, urriaren 24an, 18:00etan, Hutsun Txalapartak musika-tresna berri bat aurkeztuko digu, #teknotrakitana taldeko Pablo Zaratiegirekin lankidetzan: txirrin aldakorreko txalaparta!
Entrada libre hasta completar aforo. (Retira tu invitación en nuestra web o en taquilla).

BERRIA esperientziak: JANUS LESTER

Janus Lesterrek Lore diskoa aurkeztuko du. Urte eta erdiko bira egin du Janus Lester-ek, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste. Hainbat artistarekin kolaboratu du, hala nola Izaro eta Idoiarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere abestu du. Kilometroak jaiaren abestia konposatu du, eta Dabadaban grabatutako zuzeneko EP bat argitaratu du. Eta, batez ere, nonahi harritu du publikoa, euskal panoramako ahotsik indartsu eta berezienetakoa baitu.
Sarreren prezioak: Aurrez, 15€ (BERRIAlagunek 13€). Egunean bertan, 17€ (BERRIAlagunek 15€).

ABESBATZA TOPAKETA. UDABERRIKO KONTZERTUA.

Datorren ekainaren 7an, 19:30ean, Valtierrako Virgen de Nieva Abesbatzak, Lizarrako Ereitza Abesbatzak, Iruñeko Salus Abeslariak eta Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak eskainiko duten udaberriko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu.
Ezin duzu galdu Erkudengo Ama Abesbatzak antolatutako abesbatzen topaketa interesgarri hau.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad