Alberto, El Crack, duela denbora asko futbolarien ordezkari arrakastatsua izandakoa, ozta-ozta bizi da Valentziaren kanpoaldean dagoen kanpin batean. Egun batean, Charly ezagutuko du. Polizia dibortziatu bat da, eta lantokian lo egiten du emazte ohia berriz konkistatzen saiatzen den bitartean. Albertok kanpinera eramango du Charly, eta bere lagunak aurkeztuko dizkio. Elkarri laguntzen ahaleginduko dira, adiskidetasun faltsu baten izenean.
GAURKOTASUNEZKO FILMA
UN PASEO CON MADELEINE
Madeleinek bere etxea utzi du adinekoen egoitza batean sartzeko, Parisen beste aldean. Taxi-gidari bat etorri da bere bila, eta bere bizitza markatu duten hiriburuko leku batzuetatik igarotzeko eskatu dio.
65
Planeta ezezagun batean izandako istripu katastrofiko baten ondoren, Mills pilotuak (Adam Driver) azkar deskubrituko du benetan hondoa jota dagoela Lurrean, duela 65 milioi urte. Orain, erreskate-aukera bakarra dutela, Millsek eta Koak (Ariana Greenblatt), pilotuaz gain bizirik atera den bakarrak, bizirik irauteko borrokatu beharko dute historiaurreko izakiz beteriko lurralde ezezagunean barna.
BAJO TERAPIA
Hiru bikote talde-terapia berezi batera joan dira. Psikologoak hainbat jarraibide utzi dizkie gutun-azaletan sartuta, eta bikotekideek elkarren artean aztertu eta landu beharko dituzte jarraibide horiek. Proposatutako mekanikak guztiek beren iritzia eman, eztabaidatu eta, azkenean, diren bezalakoak izatera bultzatzen ditu. Umorea tresna nagusitzat hartuta, topaketa korapilatzen joango da.
EL HIJO
Emma bikote berriarekin eta bere haurtxoarekin bizi da Peter, eta bere bizitza kaos bihurtuko da Kate emazte ohia bere seme nerabearekin, Nicholas, berriz agertzen denean.Nicholas gazte problematikoa da, eta zaila da harekin komunikatzea, oldarkorra eta hotza delako. Gainera, eskola utzi berri du.
EL CAFTÁN AZUL
Halimek denbora asko darama Minarekin ezkonduta, eta kafe-denda tradizional bat kudeatzen dute Saleko medinan, Marokoko zaharrenetako batean. Bikotea betidanik bizi da Halimek ezkutatzen ikasi duen sekretu batekin, baina Minaren gaixotasunak eta gazte bat dendara iristeak arriskuan jarriko dute oreka hori. Maitasunak lagunduta, nork bere beldurrei aurre egiten lagunduko dio besteari.
IRATI
VIII. mendea. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.
EL TRIÁNGULO DE LA TRISTEZA
Modaren Astearen ondoren, Carl eta Yaya, modelo eta influencer bikotea, yate batera gonbidatuko dituzte luxuzko itsas bidaia egiteko. Eskifaiak gonbidatu aberatsei behar duten arreta guztia eskaintzen dien bitartean, kapitainak ez du kabinatik irten nahi, gala-afari ospetsua laster egingo den arren. Gertaerek ustekabeko bira hartuko dute, eta botere-oreka alderantzikatu egingo da, bidaiarien erosotasuna arriskuan jartzen duen ekaitza sortzen denean.
LIVING
Londres, en la década de los 1950. Williams es un veterano funcionario enterrado bajo el papeleo de la oficina mientras la ciudad se reconstruye después de la II Guerra Mundial. Al recibir un demoledor diagnóstico médico, vacía su cuenta de ahorros y se dirige a la costa. Se promete hacer de sus últimos días un tiempo significativo, pero se percata de que no sabe cómo hacerlo. Después de que un misterioso desconocido lo lleve a la ciudad, Williams se siente intrigado por una joven compañera de trabajo que parece poseer la vitalidad que él había perdido. Con la ayuda de su optimista colega, Williams pone todo su empeño en hacer feliz, de un modo sorprendente, a su entorno… Adaptación en inglés del guion de ‘Ikiru’
UNA HERENCIA DE MUERTE
Macey eta Savanna eskas dabiltza baliabidez, baina gogoz gainezka. Bi ahizpa horiek nekez ateratzen dute aurrera kafetegi hutsa, eta ideia bat bururatzen zaie txiro izateari uzteko: gaixotasun terminal bat duen beraien izeba Hilda boteretsuaren onespena lortzea. Plan perfektua litzateke Macey eta Savanna matriarka kontrolatzaile eta kaskagogor honen oinordeko bihurtzeko gogo duten familia-kide bakarrak balira.