TANGOAREN MAGIA HAIZE BERRIAK BANDAREN ESKUTIK

TANGOAREN MAGIA HAIZE BERRIAK BANDAREN ESKUTIK

Maiatzaren 8an, 19:30ean, Haize Berriak Banda Iortian arituko da, David Sánchezen zuzendaritzapean, eta «El tango de Piazzolla» aurkeztuko du. Adi, ez dira bakarrik egongo eta!

Bandoneoiaren soinuaz Fernando Salinas arduratuko da, eta musika-bandarekin bat egingo du Piazzollaren lanak interpretatzeko. Ástor Piazzollak Tango generoa irauli zuen XX. mendearen erdialdean, eta Tango Berria izeneko estilo berria sortu zuen. Askok goretsi zuten eta beste hainbatek baztertu egin zuten, baina, zalantzarik gabe, aurreko mendeko musikaren jenio handienetako bat izan zen.

Dantzariak ere ez dira faltako eta emanaldian Adriana Alcalde eta Diego Quispe tangoa dantzatzen ikusteko aukera izanen dugu. Xabier Flamarique aktoreak eta Ángela Irañeta kazetariak aurkeztuko dute ikuskizuna.

Sarrerak dagoeneko salgai daude eta 6 €ko prezioa dute. Haize Berriak Bandako kideek 5 euroren truke erosi ahal izango dituzte.

.

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza: David Sánchez
Bandoneoia: Fernando Salinas
Dantzariak: Adriana Alcalde eta Diego Quispe
Aurkezleak: Xabier Flamarique eta Ángela Irañeta

.

Bideo honetan maiatzaren 8ko emanaldiaren hainbat pista aurkituko dituzue.

«Libertango» Fernando Salinas «El Tango de Piazzolla» Gasteizko Udal Bandarekin.

.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad