ANTZERKIA
GREENPISS. Un desmadre ECO-ILÓGICO
YLLANA
Greenpiss satira izugarri dibertigarria da, ekologiari, gure planetaren etorkizunari eta geure espeziearen iraupenari buruzkoa. Berotze globala, plastikoen gehiegizko erabilera, mugarik gabeko kontsumoa, milaka eta milaka espezieren desagerpena eta geure espeziearen beraren iraungitze posiblea dira Yllanaren erokeria berri honen abiapuntua.
Sasoi betean dauden lau aktore askotariko pertsonaia bihurtuko dira, direla politikoak direla pinguinoak, klima-aldaketaz eta gizakion erantzukizunaz hitz egiteko. Hori guztia umore handiz zipriztinduta.