Emanaldiak
asteazkena, abendua 23
Adin gomendatuta
Adin guztietarako egokia
Prezioa
6€
Iraupena
70 min.
Aretoa
Iortia: 1 ARETOA | SALA 1
Entzuten duzu abesti hori? Ezaguna egin zaizu, ezta? Nola ez duzu ezagutuko, Disney-ren film bateko melodia da eta.
Disney filmetako abestiak melodia bat baino gehiago dira. Gure haurtzaroko fantasiazko munduan edo gure txikiekin batera bizi izan ditugun istorioetan murgiltzen gaituzte. Piratak, printzesak, gaizkileak, pertsonaia dibertigarriak… Dena da posible Disney-ren filmetan.
Etxarri Aranazko abesbatzak eta abesbatza txikiak ahotsa jarriko diete atzoko eta gaurko Disney pelikuletako pasarteei, Alicia Torrea pianojolea lagun dutela.
Ez galdu bidaia musikal zoragarria!
———–
Zuzendariak: Alicia Armendariz (Etxarriko abesbatza) eta Ane eta Irati Morentin (Etxarriko abesbatza txikia)
Pianista: Alicia Torrea
Aurkezlea: Monika Arratibel
