UHOLDEAK ERAKUSKETA 2024

Zabaldu:

bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak,izenarekin Tafalla, Altsasu, eta Agoitz lekualdatuko duen erakusketaren bosgarren edizioa, Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu du.

Martxoaren 27tik apirilaren 28ra egonen da ikusgai Altsasun.

Uholdeak Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “La Caixa” Fundazioak bultzatutako Programa Innovaren laguntzarekin garatuko den erakusketa eta kuradoria programa da. Proiektuak, tokiko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan artegintzako praktika sustatzea eta Nafarroako lurraldean zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea du helburu.

Izenburuak adierazten duen bezala, idazkera musikalaren edo partituraren idazketea hartzen du abiapuntutzat,praktika hau definizio zabalenean ulertuta, Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia eskaintzeko.

Beraz, nagusiki, musikara bideratutako idazkera artistikoari eskainitako erakusketa bat da, artxiboko materiala (Erdi Arotik XX. mendera arte), eta artista eta konpositore nafarrek edo Nafarroan bizi direnek ekoitzitako obra berriak biltzen dituena.

EGITARAUA

Martxoak 27 (18:00) | Inaugurazioa eta bisita gidatua Elvira Palazuelos Blancos-en ekintza

Apirilak 19 (18:00) Pr0t0c0lectiv0-ren kontzertua

24.04 (18:30h) | Ibai Gogortza-ren kontzertua

EMANALDIAK

    Adin gomendatua:

    t

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad