Mikel Montesinosen “BESTE BEGIRADA” ARGAZKI ERAKUSKETA

Zabaldu:

Azaroaren 21etik 4ra, Mikel Montesinosen argazki-erakusketa izango dugu ikusgai gure erakusketa-aretoan.

Mikel Montesinos altsasuarrak 5 urte daramatza argazkiak ateratzen eta editatzen, modu erabat autodidaktikoan. Argazkilaritza zalea da eta 12.000 argazki baino gehiago ditu gordeta. Montesinosek erakusketa berezi bat prestatu du azaroaren 21etik abenduaren 4ra bitartean Iortian ikusgai egongo dena.

Ez galdu Mikelen "Beste begirada” erakusketa ikusteko aukera hau, bere argazkietan begi hutsez ikusi ezin ditugun uneak erregistratu ahal izango baitituzu. Montesinosek natura eta paisaiaren argazkilaritzat eta "esposizio luzearen" zale amorratutzat dauka bere burua.

Baina dena ez da hor geratzen, beste estilo batzuk ere aurkituko dituzu erakusketan, hala nola zuri-beltzeko argazkilaritza, argazki makroa, erretratuak eta abar.

Eta, batez ere, ez galdu hainbat paisaia eta txoko ikusteko aukera, ziurrenik beste ikuspuntu batetik ezagutzen dituzunak.

Erakusketa Zumarragan

EMANALDIAK

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad