MAIATZAREN 28AN «EZ, ESKERRIK ASKO! LA VENTANA DE GLADYS» DOKUMENTALA AURKEZTUKO DA ALTSASUN

MAIATZAREN 28AN «EZ, ESKERRIK ASKO! LA VENTANA DE GLADYS» DOKUMENTALA AURKEZTUKO DA ALTSASUN

 

Dokumentalaren proiekzioaren ondoren solasaldia egonen da Bertha Gaztelumendi (Zuzendaria) eta Sabino Ormazabalekin (Jatorrizko ideia eta gidoia).

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran..

Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du

Sarrera doan aforoa bete arte. Gonbidapenak txarteldegian edo iortiakultura.com webgunean aurretik jaso. Dokumentala gaztelaniaz proiektatuko da.

 

NAFARROAKO GOBERNUAK, MEMORIA-POLITIKEN BARRUAN, LAGUNDU EGIN DU GLADYS DEL ESTAL GAZTE AKTIBISTAREN HERIOTZARI BURUZKO PROIEKZIOAN

Gladys del Estal hil eta 40 urtera, eta Nafarroako Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Memoriaren Institutuan hasitako lana osatuz, Gladys del Estalen familia-, gizarte- eta erakunde-memoriari eta haren borrokari buruzko azterlanak eta ikerketak eginez, Zuzendaritza Nagusiak “Ez, eskerrik asko!, Gladysen leihoa” dokumentalaren hainbat emanaldi programatu ditu.”

Lanak balio handia du oroimena zaindu eta zabaltzeko lanean, eta horregatik laguntzen du Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak ekoizten eta zabaltzen. Gainera, Kultura Sailak ere laguntza eman du zinematografia-ekoizpenerako laguntzen deialdian.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad