#LIBURUKLIKA UDAKO KANPAINA, IRAKURRI ETA ELKARBANATU

#LIBURUKLIKA UDAKO KANPAINA, IRAKURRI ETA ELKARBANATU

Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk, tartean Sakanakoak, Liburu-klika udako kanpaina abiatu dute.

Besteak, beste, proposamenaren xede nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea eta gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea dira. Kanpainak hiru urrats ditu eta parte hartzaile guztiek saria jasoko dute irailean:

  1. Euskarazko liburu bat hautatu, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta, eta irakurri.
  2. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Tik Tok, You Tube edo Twich) liburu horren inguruko zerbait (aipu bat, gomendio bat, kritika bat, bitxikeria bat) zabaldu, euskaraz. Bideo bat, argazki(-muntaia) bat edo post bat izan daiteke. Hori bai, ezinbestekoa da liburuaren izenburua garbi ikustea, baita #liburuklika traola ere. Sare sozialik ez badaukazu, e-postaz bidali euskara zerbitzura.
  3. Sareetan argitaratu denaren froga e-postaz bidali euskara zerbitzura:
    – Baztango Udala > euskara@baztan.eus
    – Bortzirietako Euskara Mankomunitatea > euskara@bortziriak.eus
    – Malerrekako Mankomunitatea > euskarazerbitzua@malerreka.eus
    – Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Larraunaldea) larbeleareuskaraz@iparmank.eus
    – Nafarroako Iparraldeko Euskara Mank.(Leitzaldea) > laga@iparmank.eus
    – Nafarroako Iparraldeko Euskara Mank.(Ultzamaldea) > ezubioa@iparmank.eus
    – Sakanako Mankomunitatea > euskara@sakana-mank.eus

Parte-hartzaileei euskarazko liburuak erosteko opari-txartelak helaraziko zaizkie haiek emandako helbidera, eskualdeko liburu-dendetan erabili ahal izateko. Txartel horiek erabilita, liburuak merkeago erosi ahal izanen dituzu (gehienez ere 15 euroko oparia izanen da liburu bakoitzarekin).

Opari-txartelak irailean banatuko dira eta iraila osoan erabili ahal izanen dira. Pertsona bakoitzak 3 opari-txartel jaso ahal izanen ditu gehienez.

12 urtetik beherakoa bazara, liburuaren protagonistetako baten marrazkia egin edo idatziz beste bukaera bat eman liburuari eta e-postaz bidali euskara zerbitzura.

Liburu-denda laguntzaileak

Altxuko-denda (Erratzu), Arkatz (Alsasua), Astitz (Leitza), Axular (Elizondo), Elustondo (Irurtzun), Kaxeta (Etxarri Aranatz), Igone (Bera), Lanbroa (Lekunberri), Liburunda (Alsasua), Maimur (Leitza), Martxueta (Irurtzun), Nafarpress (Elizondo), Ostiz (Doneztebe), Purienea (Bera), Telletxea (Lesaka), Xagu (Lesaka).

Eskualdeko liburutegi publikoak

Altsasu, Arbizu, Bera, Doneztebe, Elizondo, Etxalar, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Larraintzar, Lakuntza, Lekunberri, Leitza, Lesaka, Olazti, Urdiain, Ziordia.

Erakunde antolatzaileak

Baztango Udala
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Malerrekako Mankomunitatea
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Sakanako Mankomunitatea

Erakunde laguntzailea

Nafarroako Gobernua

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad