BANDOA. SAN JUAN FESTA

BANDOA. SAN JUAN FESTA

Ekainaren 23an San Juan bezperaren jaia dela eta, ohitura da gure herriko kaleetan kuadrilla desberdinek sua piztea.

Garrantzitsua da jakitea suak soilik arearen bitartez babestutako zoruan egin ahalko direla. Horretarako Udalak herriko hainbat tokitan area utziko du bertan edonork eskuragai izateko. Horrela beraz toki hauetan area hartu beharko da eta horrekin ondoren sua egingo den tokian zorua babestu. Udalak ondorengo tokietan area utziko du:

Pilotajauku, Amandrea (hilerri ondoan), Zubeztia, Zelai, Intxaurrondo, Idertzagain, Amaia, Zumalakarregi y Frontoi Zeharbidea (Iortia Kulturgneko zabalgunea).

Ekainaren 16ko 222/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera,, guztiz debekatuta dago lurzoru urbanizaezinean (baratzeak, mendia, etab.) sua egitea. Debeku honek garrantzi berezia du Nafarroak gaur egun duen egoeran, azken egunetan izan diren sute larriak direla eta..

Bestalde, sua egin daitekeen eremuetan ezin izango da surik egin aurretik hau egingo den tokian zorua arearekin babesten ez bada. Debeku honen helburua suak zoladuran kalterik ez eragitea da.

Honekin batera jakinarazten da ezin dela surik egin ibilgailuen eta/edo oinezkoen igarotzea ekiditen den tokietan.

Azkenik gogorarazten da suak guztiz itzalita geratu behar direla eta su bakoitzaren ingurua garbituta geratu behar dela.

Aurretik azaldutako arauek ohitura eta festa herritar guztiok gure herria txukun mantentzeko dugun betebeharrarekin bateratzea dute helburu.

Aipatutako oinarrizko arauak beteko direlakoan, altsasuar guztiei hurrengo ekainaren 23 eta 24an ospatuko den San Juan festaz disfrutatzea opa diet.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad