ALTSASUK "Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak" PROGRAMAN PARTE HARTUKO DU

ALTSASUK "Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak" PROGRAMAN PARTE HARTUKO DU

Aurten ere, Nafarroako Antzoki Sareak "Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak" aurkeztu du, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan diseinatutako erakundearen programa propioa.

Altsasuk programan parte hartuko du eta bi ikuskizun ikusteko aukera emango digu. Apirilaren 13an Iluna Producciones konpainiako EZKABA izenen dugu areto nagusian eta apirilaren 14an ARRAIN BAT BEZALA, Producciones Maestras konpainiaren eskutik.

.

EZKABA · apirilaren 13an, 19:30ean

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri, paisaia eszeniko berriak programaren barruan, Ezkaba antzezlana Altsasura iritsiko da, Ezkabako espetxeko bizitza eta ihesa eszenaratzen dituena.
Lan hunkigarria da, ez bakarrik Ezkabako espetxeko bizitza nolakoa izan zen kontatzeko konpromiso historikoa hartzen duelako, baizik eta, batez ere, bertako presoen, haien familien eta elkartasun sareen bizitza erakusten duelako.
Miguel Goikoetxandia, testuaren egilea eta zuzendaria, Marta Juániz, Ana Berrade, Raquel Sánchez eta David Larrearekin batera igoko da oholtzara.

Apirilaren 9an, emanaldiaren aurreko hitzaldi bat egingo da, Ezkabako espetxeko datu guztiak eta historia jasoko dituena. Hartu zure gonbidapena.

.

ARRAIN BAT BEZALA · apirilaren 14an, 17:00etan

Martziali beti gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian lasaitasunaz gozatzen. Baina azkenaldian badirudi arrainek ihes egiten diotela, agian apur bat despistatuta dabil… Kalean ez da seguru sentitzen, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu bere eguneroko xehetasunak gogoratzen.

Arrain bat bezala memoria nola lausotzen den, Martzialen iragana eta oraina nola urtzen diren eta errealitate berri batera nola iristen diren aztertzen du. Poesia bisuala eta musika uztartzen duen ikuskizuna. Sentsibilitatez, maitasunez eta itxaropenez oroimen galtzearen inguruko istorioa da.

.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad