UHOLDEAK: AMA IRAKURKETA ETA IDAZKETA SAIOAK
UHOLDEAK: AMA IRAKURKETA ETA IDAZKETA SAIOAK
Uholdeak «Materiales maternales/Materialak amatu» erakusketako bitartekaritza-programaren barruan, martxoaren 21ean eta 28an, 17:30ean, Ama irakurketa eta idazketa tailerrak egingo dira euskaraz.
Tailerrak hitzaldi-aretoan izango dira, 17:30etik 19:00etara, eta Nerea Balda gidaritzapean egingo dira. Nerea Balda idazle sakandarra da, euskarazko poesia eta narrazio sarien irabazlea.
Tailerra doakoa da, eta modu batera edo bestera bazterketarik gabe zaintzen duten pertsona guztientzat pentsatuta dago, eta zainketa horiek bizitza garaikidean duten krisiari buruzko gogoetak eta eztabaidak zabaldu nahi ditu.
Hori gutxi balitz, bi egunetan, martxoaren 21ean zein 28an komisarioaren eskutik «Amatasun-materialak/Materialak amatu» erakusketara bisitatzeko aukera egonen da.
Altsasuko Liburutegi Publikoari eskerrak eman nahi dizkiogu lankidetzagatik eta amatasun-titulu berriak eskuratzeagatik.
