ANTZERKIA

TRES AÑOS DESPUÉS

IORTIA ANTZERKI TAILERRA
Zabaldu:

Duela hiru urte gizateriak sekulako hondamendia eragin zuen munduan. Gaizki zuzendutako misil nuklear batek meteorito bat suntsitu zuen. Etxarri Aranatz tamainakoa zen, 33 km karratukoa, eta ez zuen Lurrean erortzeko asmorik. Hala ere, kolpearen ondoren, bere zati kutsatuak planeta osoan barreiatu ziren, eta erabat txikitu zuten. Hiriak irentsi zituzten zuloak sortu eta kontinente osoak zeharkatu zituzten 100 metro baino gehiagoko olatuek erabateko suntsipena erein zuten. Bizitza guztia desagertu zen. Guztia?
Ez! Sakanako bazter batean emakume eta gizon talde batek aurrera jarraitzen du, ahal duten moduan... edo uzten dieten moduan.
Beste udaberri batez, antzerki tailerra bueltan da galdu ezin duzun proposamen zoragarri batekin!

FITXA ARTISTIKOA

Boteretsua: Juli Alvaro
Bigarrena: Juana Santano
Hirugarrena: Amelia Lapuente
Borrero zigortzailea: Alberto Alvaro
Lortzailea: Reme Pagán
Kristalaria: Sergio Molero
Ingeniaria: Isabel Borrega
Zaindari zorrotza: Ione Peláez
Bestea: Beatriz Ganuza

EMANALDIAK

    Iraupena

    60'

    Adin gomendatua:

    Gazte eta helduak

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad