TARIMA BELTZA SE SUMA A LA QUINCENA SOLIDARIA DE BIENVENIDA A LAS PERSONAS MIGRANTES Y REFUGIADAS

TARIMA BELTZA SE SUMA A LA QUINCENA SOLIDARIA DE BIENVENIDA A LAS PERSONAS MIGRANTES Y REFUGIADAS

MAIATZAREN 15EAN «A LA DERIVA» ANTZEZTUKO DU ARRATSALDEKO 19:30EAN IORTIA KULTUR GUNEAN

FUNTZIOA ONGINTZAZKOA IZANGO DA, ETA DIRU-BILKETA ZAPOREAK ELKARTEARI EMANGO ZAIO; IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEA, EUROPARAKO ERREFUXIATUEI JANARI DUINA ESKAINTZEN DIENA

Sakanako Mankomunitateak, Anitzarteanek, Sakana Harrera Haranak, Zaporeak, Help-Na Nafarroako Suhiltzaileek eta Tarima Beltzak antolatutako hamabostaldi solidarioa maiatzaren 1ean hasiko da Iortiako erakusketa gelan ikusgai jarriko den «Gibraltargo itsasartearen zabalenean, 25 urte, 25 istorio» argazki erakusketarekin eta maiatzaren 15ean amaituko da Altsasuko Iortiako plazan 10:00etatik 14:00etara egingo den Ekimen Solidarioarekin.


Gibraltargo itsasartearen zabalenean. Fernando García Arévalo

Maiatzaren 5ean, 18:30ean, hitzaldia izango da Fernando García Arévalo argazkilari eta kazetariarekin eta «En lo ancho del estrecho» liburuaren egilearekin. Maiatzaren 12an, 18:30ean, ZAPOREAK GKEa izango dugu eta Lesbosen egoera nola dagoen eta han egiten duen lanari buruz hitz egingo digu.

Hamabostaldi solidarioa amaitzeko, A LA DERIVA antzezlana antzeztuko da, Tarima Beltzaren eskutik. Maiatzaren 15ean izango da, 19:30ean, Iortia Kultur Gunean. Onurak Zaporeak GKEari emango zaizkio. Sarrerak salgai daude Iortiako leihatilan eta iortiakultura.com webgunean.

Erakunde antolatzaileek maiatzaren 15ean 10:00etatik 14:00etara Iortia plazan egingo den Ekintza Solidariora etortzera animatzen zaituzte.

A LA DERIVA, Tarima Beltza | SARRERAK EROSI

 

Programazio osoa ikusteko hemen klik egin

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad