Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du. Horri zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Thut gizakien mundura joan behar da hura berreskuratzera. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskotarekin, eta Nefer ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea zer den.
Centro Cultural IORTIA Kultur Gunea
SIN SALIDA
Lan asko egin ondoren eta ilusio handiz, Tarima Beltzak bere azken lana estreinatuko du martxoaren 25ean: «Sin salida». Ez huts egin!
Zer gertatuko litzateke igogailu bat matxuratzen bada eta lau pertsona itxita eta merkataritza gune bateko sotoan amaitzen badute?
Aurrejubilatu batek, exekutibo batek, dibortziatu berri batek eta etxekoandre zoro samar batek ustekabeko gau bat biziko dute, eta ustekabekoren bat edo beste aurkituko dute...
Isabel Aguirrezabala lakuntzarrak idatzi eta eszenatoki batean lehendabizikoz aurkezten den komedia batean murgildu da oraingo honetan Tarima Beltza Antzerki Taldea. Zuzendari lanetan Jon Barbarin aritu da.
EMAKUMEAK MUSIKAREN GAILURREAN
A lo largo de la historia el papel de la mujer ha sido fundamental en todos los ámbitos, también en el artístico y musical. Pese a que en ocasiones han sido silenciadas o no se les ha valorado por igual, la calidad de las interpretaciones o composiciones de las mujeres es innegable y equiparable a la de grandes compositores de renombre.
Haize Berriak Sakanako Bandak bat egiten du Emakumearen Eguna ospatzeko egingo diren ekitaldiekin, eta, horregatik, kontzertu bat eskainiko dute emakumeen papera hiru ikuspuntu ezberdinetatik islatuko duena: emakumea interprete gisa (taldeko emakumeak bakarlari gisa interpretatuta); emakumea sortzaile gisa (emakume konpositoreek idatzitako musikarekin); eta emakumea erreferente historiko gisa (emakumeei eskainitako lanekin, hala nola Amelia Earharti, lehen emakume pilotuari). Horiei guztiei eskaini nahi diegu omenaldi txiki hau.
NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA
Nafarroako Kontzertu Sinfonikoen Zikloaren baitan, eta bere urteroko hitzorduari leial, aurten OSNk bisita egingo digu. Federico Jusidek zuzendari jardungo du. Programa Federico Jusid eta Alberto Ginasteraren obrek osatzen dute, eta Iñaki Alberdi solista (akordeoia) parte hartuko du.
EGITARAUA
A. GINASTERA Concerto for Harp and Orchestra, Op. 25 (versión acordeón) 23′ aprox.
F. JUSID Fantasy on The English’s Themes 10’ aprox.
F. JUSID Bidaia, concierto para acordeón y orquesta 35´ aprox.
Orquesta Sinfónica de Navarra – Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Iñaki Alberdi, acordeón
Federico Jusid, director
LAS QUE LIMPIAN
Elisa y Marcela lanarekin lortutako arrakastaren ondoren, A Panadíak Las que limpian ikuskizuna aurkeztu du, Zentro Dramatiko Nazionalarekin koprodukzioan.
Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du, baita turismo-eredu jasangarri bat irudikatzeko beharra ere, lurraldearekiko eta pertsonen bizitzarekiko adeitasunezkoa izan behar duena.
Ikuskizun berri honetan, A Panadaria-ren sortzaileek galdera hauek egiten dituzte: Posible al da lan honi balioa handitzea eta generotik aldentzea? Ba al dago turismo iraunkorrik? Nork garbitzen du garbitzailearen etxea?
Pertsona batzuek ez dute inoiz komunik garbitu, eta beste batzuek hilean bostehun garbitzen dituzte.
As que limpan-ek ez du garbiketako langileez bakarrik hitz egiten, emakumeez eta egunero ibiltzen garen zoru bustiaz hitz egiten du.
ESTRELLAS DE LA MUERTE
Aurten ere Iortiako Antzerki Tailerrak antzezlan berria aurkeztuko du udaberrian. Apirilaren 15ean izanen da Iortia Kultur Gunean.
Hiru ezezagunek autoa partekatzen dute bidaia bat egiteko. Zehazten zailak diren arrazoiengatik, istripu bat izaten dute berezi samarra den herri batetik gertu. Bertako biztanleak oso ezagunak egiten zaizkie, nahiz eta diruditenak izango balira, hilda egon beharko luketen. Hilak. Hilak! Zer ari da gertatzen? Nor da Morrigan jainkoa? Eta, batez ere,... beste inor hil behar da?
Elenco: Juli, Alberto, Sergio, Amelia, Isabel, Beatriz, Elena, José Mari, Olatz, Juana, Aitzara, Ione
Monitora: Birjiñe Albira