2019 eta 2020ko KINTEI HARRERA
2019 eta 2020ko KINTEI HARRERA
Ekitaldia 2022ko urtarrilaren 6an izango da, udaletxe aurrean, 2022an Santa Ageda ospatuko duen kintaren errege-erreginen hautatzearekin batera
2022ko urtarrilaren 6an goizeko 11:00etan 2019an jaiotako kintari eta 12:00etan 2020an jaiotako kintari harrera egingo zaio udaletxe aurrean. Ekitaldian haurrei zapia banatu eta lehen argazkia aterako zaie.
Zure seme-alaba altsasuarra bada baina erroldaturik ez badago abenduaren 20ra arte bere izena eman dezakezu zapia eta kintaren lehen argazkia egiteko. Izena emateko formularioa bete edo Iortia Kultur Gunean egin dezakezu.
.