Urriko programazioa: zinema, antzerkia, familiak eta Arte Azoka berezia

Urriko programazioa: zinema, antzerkia, familiak eta Arte Azoka berezia

Gogoa dugu Iortiaren alde berriz elkar ikusteko. Uda eta Jaien ostean, kulturguneak bere erritmoa berreskuratu du, planak egitera gonbidatzen duen programazioarekin: zinema asko, antzerkia, familian gozatzeko proposamenak eta Arte Azokaren edizio berri bat.

Zinema asko, pantaila handian ikusteko

Hilabete honetan protagonista bereziren bat baldin badago, hori da pantaila handia. Irailaren 24an hasiko da zine denboraldia eta urrian zehar programazio oparoarekin jarraituko du, gustu eta publiko ezberdinentzako tituluekin.

La bola negra, En el corazón de la bestia, tiempo de victoria, El ser amado, Las ciegas hormigas eta La chica del coro dira, besteak beste, zinema-aretoetako pelikuletako batzuk.

Berriro ere istorio eta begirada aniztasunaren aldeko apustua egiten duen aukeraketa honek aitzakia ona eskaintzen digu geratzeko, filma aukeratzeko, argiak itzaltzeko eta pantaila handian zinemaz gozatzeko.

Film, data eta ordutegi guztiak Iortiaren zine programazioan kontsulta ditzakezu.

Sarrerak salgai egongo dira leihatilan irailaren 21etik aurrera: 12:00-13:30//17:00 19:30.

Familian partekatzeko planak

Familiek ere badute beren espazioa. Batetik, Tadeo Jones izango da hileko gure familiarteko filma, abentura eta umore ezin hobeko hitzordua elkarrekin zinema arratsalde batez gozatzeko.

Eta urriaren 25ean Itsas maite, itsasoak maitatu, familia osoarentzako antzerki proposamena taularatuko da, arte eszenikoak txikienei gerturatzeko eta emanaldi batez lagunartean gozatzeko.

Barre egiteko antzerkia… eta baita pentsatzeko ere

Urriaren 10ean irekiko dugu programazio eszenikoa Immatrikulaciones. Oh my god! lanarekin. Amico Teatroren umorea eta ironia erabiltzen dituen proposamena, gaurkotasuneko gai sozial bati heltzeko.

Eta urriaren 24an, Las Chicas de Cádizek La Reina Bravarekin bisitatuko gaitu. Obra horretan, umoreak, zabarkeriak eta begirada kritikoak gai sozialak mahai gainean jartzeko ere balio dute.

Bi proposamen ezberdin, baina gauza komun batekin: ondo pasatzeko, barre egiteko eta, aldi berean, pentsatzeko antzerkia.

15. Arte Azoka, formatu bereziarekin

Jada ezinbesteko hitzordua ere izango dugu: 15.a. Arte Azoka; aurten, formatu bereziarekin dator. Hamabost edizio arrazoi ona dira beste modu batera ospatzeko eta sorkuntza artistikoari eta arteak bere espazioa izatea posible egiten dutenei protagonismoa ematen jarraitzeko.

Zinema, antzerkia, familia eta artea. Proposamen asko eta gonbidapen bera: Iortiara hurbiltzea, gozatzea eta kultura partekatzea.

Dena prest dugu eta berriro elkar topatzeko gogo handia. Orain, zuen plana aukeratzea besterik ez da falta.

Iortian ikusiko dugu elkar. zure zain gaude!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad