UDAKO KULTUR PROGRAMAZIOA ALTSASUN

UDAKO KULTUR PROGRAMAZIOA ALTSASUN

Hau izango da uda honetan Altsasun gozatu ahal izango dugun udako kultur programazioa, ostiral eta arratsaldeetan 19:00etatik aurrera kultur emanaldiekin. Jarduera horiek guztiak Foruen Plazan kokatzea aurreikusi da, herriaren gune nagusi gisa, nahiz eta, eguraldiaren iragarpenaren arabera, Iortia Kulturgunearen aurrean dagoen zabalgunera eraman daitezkeen. Ezin zailagoa, Nafarroako 24. Zirku Jaialdia, Iortia Kulturgunearen aurreko zabalgunean izanen da eta Juntos y Revueltos antzezlana Iortiako areto nagusian.

Uztailak 5, 19:30
MIKEL & THE MOUSES

Blues eta jazz estiloko banda honek musika estilo horietako abestiak interpretatzen ditu, baita beste estilo batzuetako abestiak ere, hala nola marrazki bizidunetako filmetako soinu-bandak, aipatutako blues eta jazz estiloetara egokituak.

Uztailak 25, 19:30
A TODA MADRE MARIACHI

Mexikoko musika tradizionalak protagonismorik handiena hartzen duen ikuskizuna eskaintzen duen banda da, abesti tradizionalak eta klasikoak nahastuz, horiek guztiak mariatxi estilokoak ez diren abestiekin lotuz, baina mariatxiaren esentzia mantenduz.

Abuztuak 2, 19:30
KORRONTZI

Korrontzi herri tradizioaren isla kementsu, dinamiko eta ikusgarria da, erritmo eta dantza garaikideen ukituekin. 20 urteko ibilbidean zehar lortutako eskarmentuak unean uneko euskal talde folkloriko adierazgarrienetako bat bihurtu ditu.

29 agosto, 19:00, Iortia Zabalgunea
Nafarroako 24. Zirku Jaialdia
EZIN ZAILAGOA

Abuztuak 30, 19:30
ROJILLOS BLUES BAND

Taldeak blues generoko interprete handien kantu klasiko askotan aurkitu du bere nortasuna, baita country eta bluegrass abesti batzuetan ere.

Irailak 5, 20:00
ESTOPIFY
Estopa taldearen omenezko kontzertua
KULTUR´25

Kataluniako rumba-pop estiloko bikote mitikoaren omenezko kontzertua. Taldearen ibilbide artistikoko abesti garrantzitsuenak interpretatuko dituzte.

Irailak 6, 19:30
JUNTOS Y REVUELTOS
GURUTZE BEITIA-GORKA AGINAGALDE

Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde hainbestetan igo dira agertokira elkarrekin, bien artean dagoen kimika besaulki-patiotik sumatzen dela eta barre algara berez sortzen dela. Oraingoan umorezko ikuskizun bat aurkeztuko digute, stand up comedy estiloko bakarrizketez osatutakoa; gizon komiko bat, emakume komiko bat eta publikoa.

Irailak 11, 19:30
CADILLAC SOLITARIO
Loquilloren omenezko kontzertua

Loquillo espainiar rock abeslari mitikoaren omenezko kontzertua Cadillac taldearekin, espainiar musikaren ikono honen ibilbidean hain ezagunak egin diren abestiak interpretatuz.

 

 

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad