2022ko SAN JOAN ETA SAN PEDROko EGITARAUAK

2022ko SAN JOAN ETA SAN PEDROko EGITARAUAK

Egitaraua ikusteko hemen sakatu

SAN JOAN 

ekainak 23, osteguna

17:00 Txupinazoa San Joan Plazan trikitilariek lagunduta, ondoren animazioa “Tramankulu” taldearekin.
18:30 Txokolate-jana Chuchín Ibáñez y los Charros-ek girotua.
19:30 Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, Udaletxetik San Joango ermitara abiatuko da.
Udako solstizioa ospatzeko festa Foruen plazan.
Auzatea Kukuerrekak antolatua.
20:30 Festaren hasiera: San Joango ermitan sua piztea.
Herriko suak pizteko txupin iragarlea.
Kalejira San Joan ermitatik Foruen plazaraino Altsuko Txistulariek lagunduta.
21:30-22:30 Eztanda Txarangak suak dauden kaleak girotuko ditu gauean zehar.
23:00-2:00 Dantzaldia Azabache taldearekin San Joan kalean.

ekainak 24, ostirala

20:00 Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea Foruen plazan.
22:30 Dantzaldia Haize Berriak bandarekin Foruen plazan.

Abardi lehiaketa
Altsasun berezko modua dugu zein dugun gustuko eta zein ez adierazteko: San Joango gaueko abardiak. Lizar adarra maite dugunarendako eta makalarena horren gustuko ez dugunarendako. Udalak ohitura hau gorde eta bultzatu nahi du eta, horregatik, aurten ere abardi lehiaketa deitu du. Sariak egongo dira parte hartzen dutenendako. Bidali zure abardiaren argazkia eta zure datuak iortia@altsasu.net helbide elektronikora ekainaren 30a baino lehen eta festetako herri bazkariko 4 txartel bikoitzen zozketan sartuko zara! Kontuan izan naturala ez den abardia egin dezakezula. Pentsatu ongi: seguru beste material batzuk (bir)erabili ditzakezula.

Sua pizteko gomendioak

• Zorua babesteko, ezinbestekoa da area botatzea. Toki hauetan izango duzu eskuragai: Pilotajauku, Amandrea (hilerria), Zubeztia, Zelai (Caixa zegoen tokia eta sutegia), Intxaurrondo (Eroski), Idertzagain (Xagu), Amaia (errotonda), Zumalakarregi eta Iortia (kultur gunea).
• Basotik egurra hartu behar baduzu, bilatu haizeak botatako adarrak edota sasiak. Izan ere, lehorrak egotean hobeki hartuko dute su.
• Kuadrilen artean suak konpartitzea eskatzen da. Modu honetan guztion artean kaleko suen kopurua murriztu eta kaleak garbiago utziko ditugu, horrela hurrengo egunetan udal langileen lana erraztuz. Honekin batera, kaleko afarien ondorioz eragin daitezkeen hondakinak zabor edukiontzi egokietara botatzea eskatzen da.

Iratze alfonbra
Altsasun ohitura da, San Joan eguneko egunsentian iratzeak moztu eta etxeko ezkaratzean jartzea, etxekoak babesteko. Ez ahaztu etxeko atea iratzez estaltzeaz.

SAN PEDRO 

ekainak 29, asteazkena

10:00 Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Pedroko zelaira abiatuko da.
10:45 Auzatea eta zortzikoa.
14:30 Bazkariak.
17:00 Udalbatzaren agurra zelaian barrena. Puruen banaketa.
20:00-22:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin Foruen plazan.
24:00-02:30 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin Foruen plazan.

Oharrak:

  • EGURALDI TXARRA izanez gero, erromeria Burunda pilotalekuan ospatuko da.
  • IRISTEKO: 10:30etik aurrera San Pedroko zelairako sarrera Urdiaindik egingo da. MUGIKORTASUN MUGATUA dutenei bermatuko zaie zelaira autoz iritsi ahal izatea.
  •  APARKALEKUAK: Udal igerilekuetan eta futbol zelaian aparkatu ahal izanen da. Debekatua dago errepide bazterrean egitea.
  • INGURUNE NATURALAREN ZAINTZA: Erromeria toki paregabean ospatzen da. Zure laguntza ezinbesteko da natur gune hau bere horretan mantentzeko.
    • Zabor ontziak eta kontainerrak kanpa guztian zehar daude. Mesedez, erabili.
    • Komun kimikoak egongo dira. Publikoak dira: saiatu topatu nahiko zenituzkeen bezala uzten.
    • Txosnetan edalontzi birziklatuak erabiliko dituzte.
    • Saiatu suak partekatzen, modu honetan zorua gutxiago higatuko da, eta belar tapaki gutxiago galduko da. Zuhaitz txikien ondoan ezin da surik egin lehor daitezkeelako.
  • DEBEKATUA dago honako hauek eramatea: suziriak, petardoak, kristalezko objektuak, ziztatzaileak edo sukoiak.
  • ARDURAZ KONTSUMITU festaz gozatu ahal izateko. OSASUN LAGUNTZArako gune bat jarriko da.
  • FESTETAN ERE BERDIN:
    • Etxeko eta familiako ardurak denendako.
    • Ezezkoak ezetz esan nahi du beti. Erasorik ez.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad