AURKEZPENA

PAULA KASARES – Hitzaldia

“EUSKARAZ BADAKITE BAINA NOLA MOTIBATU EUSKARAZ EGIN DEZATEN?”
Zabaldu:
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

HITZALDIA IÑIGO ARITZA IKASTOLAREN 50. URTEURRENAREN HARIRA ANTOLATZEN DIREN EKINTZEN PARTE DA

Nola motibatu semea/alaba euskaraz egin dezan? Nola eman euskarari toki handiagoa etxean bikotekideak ez badaki? Guk etxean euskaraz egiten dugu baina, garrantzitsua al da haurrak bere bizitzaren esparru guztietan euskara hurbil izatea? Ez gara oso inguru euskaldunean bizi, nola indartu euskararen erabilera eta nola osatu eskolak egiten duen lana?

Agian kezka horiek eta antzekoak dituzu buruan eta ikastolak hitzaldi bat antolatu du haurrak euskaldun hazi nahi dituzuen familiondako, euskaraz dakizunontzat eta ez dakitenentzat, familia orok duen egiteko garrantzitsuaz aritzeko.

Hizlaria Paula Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea izango da eta hitzaldia, saio magistrala baino gehiago, hizketaldi irekia, zuen galderei eta kezkei erantzuna emateko pentsatua izango da.

 

EMANALDIAK

    Duración:

    60'

    Adin gomendatua:

    + 14 urte

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad