KONTZERTUA

OLATZ SALVADOR

BERRIAREN ALDEKO KONTZERTUA
Zabaldu:

Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin

Aurten Olatz Salvadorren kontzertua antolatu dute ibarreko Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean. Zintzilik diskoarekin lortutako arrakastaren ostean, artista donostiarra indartsu itzuli da Aho uhal lan berriarekin.

Haritz Harreguyren estudioan grabatu du Aho uhal diskoa Olatz Salvadorrek. Ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain, Alaia Martin eta Ane Labakaren hitzez osatutako abestiak ere baditu. 12 kantuk osatzen dute diskoa, eta kolaborazio batzuk aurki ditzakegu horietan: Rozalén, La Mare, Idoia Asurmendi eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu abesten. Horiek horrela, aberastasuna da diskoaren ezaugarri nabarmen bat: ahots, melodia eta soinu desberdinek oso giro berezia sortzen dute.

Ikusi hemen Olatz Salvadorren Aho uhal lanaren → promozioa orria

Sarreren dirua Berriarendako izanen da.

Sarreren prezioa

Berrialagunek aurretik 10 € (Berriaren bitartez)
Berrialagunek egunean bertan 12 € (Iortiako txarteldegian txartela erakutsiz)
Aurretik: 12 € (txarteldegian eta iortaikultura.com-en)
Egunean bertan: 14 € (txarteldegian eta iortaikultura.com-en)

FITXA ARTISTIKOA

Olatz Salvador (ahotsa)
Ander Zulaika (bateria)
Jagoba Salvador (baxua)
Mattin Saldias (gitarra)

.

EMANALDIAK

    Duración:

    90'

    Adin gomendatua:

    Adin guztietarako egokia

    Begiratu

    Zure interesekoa izan daiteke...

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad