ANTZERKIA
PREGUNTAMELÓN
MILLÁN SALCEDO
“Humore absurdoa eta barre algarak, Millánen estilurik garbienean”
Martes y Trece bikote mitikoaren kide ahaztezinak Iortiara ekarriko du umore absurdoz, hitz-jokoz eta ezinezko pasadizoz beteriko ikuskizun zoro eta ustekabezkoa. Preguntamelón ikuskizunean publikoak ere showaren parte bihurtzen dira.
Telebistako eta antzerkiko umorearen historian ibilbide legendarioa duen artista honek bere horretan mantentzen du harritzeko eta algarak pizteko gaitasuna. Festa aurretik giroa berotzeko eta umorerik lotsagabeenaz gozatzeko aukera paregabea.