LUMINESZENTEAK

Zabaldu:

Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait

Erakusketa honek izen bereko liburua du oinarri eta diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen historiak biltzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastorren argazkilariaren proiektua da.

Kontakizunen protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Egiturazko indarkeria horiek, baina, emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten eta halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira. Hain justu azken horiek atera nahi ditu argitara Lumineszenteak proiektuak.

Inaugurazio hitzaldia martxoaren 12an izanen da arratsaldeko 18:00etan.

Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.

 

EMANALDIAK

    Begiratu

      Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
      Privacidad