UHOLDEAK PROGRAMAREN BOSGARREN EDIZIOA MARTXOAREN 27AN ALTSASUN

UHOLDEAK PROGRAMAREN BOSGARREN EDIZIOA MARTXOAREN 27AN ALTSASUN

Pasa den ostiralean, “bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak” Uholdeak programaren bosgarren edizioa aurkeztu zen.

Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia, martxoaren 1etik maiatzaren 25era Tafalla, Altsasu eta Agoitzeko herriak zeharkatuko ditu.

“bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak” izenarekin gaur arratsaldeko 18etan Tafallako Kulturgunean aukeztu eta Altsasu zein Agoitzera lekualdatuko den erakusketaren bosgarren edizioa, Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu du. Izenburuak adierazten duen bezala, edizio honek idazkera musikalaren edo partituraren idazketea hartzen du abiapuntutzat, praktika hau definizio zabalenean ulertuta, Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia eskaintzeko.

Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “La Caixa” Fundazioak bultzatutako Programa Innovaren laguntzarekin garatuko den erakusketa eta kuradoria programa da. Proiektuak, tokiko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan artegintzako praktika sustatzea eta Nafarroako lurraldean zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea du helburu.

Horretarako, partituren partiturak egiteko ariketa honetan, Emilio Arrieta, Hilarión Eslava, José García Leoz, Agustín González Acilu, José Lainez, Joaquín Larregla, Fernando Remacha, Pablo Sarasate, Emiliana Zubeldia eta beste askoren lanak biltzen dira, Ramón Andrés, Elena Asins, Iñigo Astiz, Maddi Barber, Cabezafuego, Mikel Cabrerizo, Yolanda Campos Bergua, Aizpea de Atxa, Asier Gogortza, Carlos Irijalba, Jorge Oteiza eta Elvira Palazuelos Blancoen praktika artistikoetatik eratorritako materialekin batera.

Beraz, nagusiki, musikara bideratutako idazkera artistikoari eskainitako erakusketa baten aurrean gaude, artxiboko materiala (Erdi Arotik XX. mendera arte), eta artista eta konpositore nafarrek edo Nafarroan bizi direnek ekoitzitako obra berriak biltzen dituena.

Aldiberean, zuzeneko ekitaldien egitarau batekin osatuko da erakusketa. Bertan, Elisa Arteta, Ibai Gogortza, Uxue Lotero, Pr0t0c0lectiv0 eta Maite Vélaz artista eta taldeek erakusketak osatzen duen partituren bildumaren interpretazio askeak egingo dituzte. Azkenik, herri bakoitzeko kolektibo eta komunitate ezberdinei sormen-prozesu horiek hurbiltzea helburu duen bitartekaritza-programa bat ere izango du lagun egitasmo osoak.

Bitartekotza-programa, alde batetik, publiko orokorrarentzat da, eta, bestetik, Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak dinamika espezifikoak prestatu ditu gizarte-bazterketa, osasun mentala, adimen-desgaitasuna zein Altsasu, Agoitz eta Tafallako ikastetxeekin lan egiteko.

Gainera, material didaktiko bat diseinatu da, ikasleentzat zein guztientzat balio duena. Erakusketan bertan dago erabilgarri eta bertan erabil daiteke, baina baita etxean edo eskoletan ere. Tresna didaktiko honek erakusketaren eduki eta ildo tematikoetara eta erakusketako lanetara hurbiltzeko proposamenak eskaintzen ditu, erabilera ugari ditu eta modu indibidualean edo partekatuan erabil daiteke.

Programa hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "la Caixa" Fundazioaren Innova Programaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, UNAV-eko Artxibo Orokorraren, Euskarianaren, Eresbilen, Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalaren, Diocesano Artxiboaren, Agoizko kultur etxea, Iortia Kultur Etxearen eta Tafallako Kulturgunearen laguntzari esker gauzatu da.

Programa 2024

1 – 24.03 | Centro Cultural Tafalla Kulturgunea | Tafalla

01.03 (18:00h) | Inaugurazioa eta bisita gidatua
09.03 (12:00h) | Son las manos | Maite Vélaz-en kontzertua
19.03 (18:00h) | Pa’ saber lo que es la J | Uxue Lotero Torres-en performancea

Erakusketa ordutegia | Astelehenetik ostiralera, 19:00-21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00-14:00 / 19:00-21:00
________________________________________

27.03 – 28.04 | Centro Cultural IORTIA Kultur Gunea | Alsasua

27.03 (18:00h) | Inaugurazioa eta bisita gidatua | Elvira Palazuelos Blancos-en ekintza
19.04 (18:00h) | Pr0t0c0lectiv0-ren kontzertua
24.04 (18:00h) | Ibai Gogortza-ren kontzertua

Erakusketa ordutegia | Astelehenetik ostiralera, 17:30–20:00, Larunbatetan, 18:30–20:00 (Emanaldi-egunetan bakarrik), Igandea, 18:30–20:00
________________________________________

03.05 – 25.05 | Casa de Cultura de Aoiz / Agoizko Kultur Etxea | Aoiz

03.05 (18:00h) | Inaugurazioa eta bisita gidatua
10.05 (18:00h) | Elisa Arteta-ren performancea
X.05 (12:00h) | Xabier Erkizia eta Ramón Andrés-en arteko solasaldia

Erakusketa ordutegia | Astelehenetik larunbatera, 18:00–20:00

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad