KULTUR 2024 ALTSASUN: IBIL BEDI

KULTUR 2024 ALTSASUN: IBIL BEDI

ALTSASU BERRIZ ERE NAFARROAKO GOBERNUAREN KULTUR 2024 PROGRAMAN PARTE HARTUKO DUTEN NAFARROAKO HERRIEN ARTEAN DAGO

Emanaldia irailaren 6an izanen da gaueko 21:00etan Ibil Bedi taldearekin.

Goldea

“Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauzten baitu, berria eman dezan. Ekintza horrekin bakarrik beste landaketa bat egingo da”. Goldea Ibil Bedi taldearen hirugarren lan luzea da, eta 10 abestik osatzen dute. Zuzenekoei zor zaien kalitatea eta garrantzia mantentzeko asmoarekin, taldeak 80 minutuko ikuskizuna sortu zuen, eta, Goldea lehen lerroan jartzen bada ere, ibilbide osoa errepasatuko du. Gainera, esperientzia oso bat sortze aldera, musikak gidatutako argi-diseinua izango du ikuskizunak.

Ibil Bedi Irunberriko, Erriberriko, Zangozako eta Iruñeko bost gaztek osatzen dute. 2019ko ekainean, Berandu Baina Garaiz izeneko lehen diskoa argitaratu zuten. Urte horren amaiera aldera, berriz, Bide Zuzena – Teilaturantz abesti bikoitza merkaturatu zuten, taldearen bideoklip bakarraz gain. 2021ean, taldearen bigarren lan luzea sortu zen: Beltxarga Beltza, konfinamenduan zehar osatutako hamaika abestirekin. Abestiak maitasunari, zalantzei, sorpresei, galerei eta bizipenei buruzkoak dira. Azken urteetan, 100 kontzertu baino gehiago eman dituzte hainbat areto, ekimen eta antzokitan.

MUSIKARIAK
Amets Aranguren Arrieta, Eder Escalera Llorente, Javier Larrañeta Iribarren, Ibai Osinaga Gogorcena eta Areta Senosiain Elorza
TEKNIKARIAK
Martxel Arkarazo (soinua) y Mikel Perez (argia)

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad